20 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, polizia-patruila bat jo, agente bati ukabilkada eman eta ihes egiteagatik
Ohe baten azpian eta poltsa batzuekin estalita aurkitu zuten ertzainek. Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion kautelazko neurri bat urratu zuen ostegunean.
20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, bere ibilgailuarekin polizia-patruila bat kolpatzeagatik, agente bati eraso egiteagatik eta etxebizitza batean ezkutatzeagatik.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek bere aurka hiru agindu judizial (espetxeratzeko agindu bat eta atxilotzeko beste bi) zituen gizon baten ibilgailua atzeman zuen ostiralean Barakaldoko hirigunean, eta geldiarazten saiatu zen, baina gidariak polizia-autoa jo, autoa utzi eta ihes egin zuen.
Autoak ez zuen ibilgailuen azterketa teknikoa indarrean, ezta asegururik ere, eta punturik gabe zihoan gidatzen, gainera.
Iheslariaren bila hasi eta ordu batzuetara, Barakaldoko parke batean aurkitu zuten. Kaleko jantziekin zihoazen bi ertzain hurbildu zitzaizkion, eta bere burua polizia gisa identifikatu ostean, bietako bati ukabilkada bat aurkegian eta ostikada bat eman zizkion, eta ondoko eraikin batera joan zen ihesi.
Azkenik, etxebizitza baten barruan aurkitu zuten agenteek, ohe baten azpian ezkutatuta, poltsa batzuekin estalita.
Atxilotuak bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion kautelazko neurri bat urratu zuen, gainera, bezperan. Hori dela eta, eginbideak ireki zizkioten, bai eta agenteen aurkako atentatua egotzi ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru gazte ikertzen ari dira Gasteizen, gizon bat Espainiako selekzioko kamiseta eranztera behartu nahi zutelako
Inputatuek larunbat goizaldean eraso zioten biktimari, Aranbizkarra auzoko jai-esparruan.
Marmokak daudela ohartarazi dute Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Uraren batez besteko tenperatura 21 gradukoa da.
Ekintzaz betetako "Peñen Eguna", Iruñean
Iruñeko peñek euren eguna ospatu dute gaur, jardueraz beteriko kartelarekin: kalderete lehiaketa, pankarten aurkezpena... Emozioz beteriko eguna izan da iruindarrentzat.
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Bortizkeria polizialaren aurkako protesta egin dute ehunka lagunek Santurtzin, Ezkerraldeko eragileek deituta
Santurtziko kale nagusiak zeharkatu dituzte asteazkenean hil zen Anderrentzat justizia eskatzeko. Gertatutakoa argitzeko, ardurak zehazteko eta zigorrak jartzeko eskatu dute, eta bermeak, horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Ezkabarteko suteak aktibo jarraitzen du
Nafarroako presidenteak, María Chivitek, agerraldia egin du larunbat honetan Untzuko aginte postuan, eta sutea ez zutela nekazaritza-lanek piztu esan du.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.