12 bertsolari, Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoen azken bueltan
Xabat Galletebeitia nagusitu zen atzo, igandearekin, Barakaldon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako lehen fasearen azken saioan, eta zehaztuta gelditu zen, horrenbestez, zein bertsolarik osatuko dituzten abenduaren 20an Bilboko finalean zein bertsolari izango diren erabakiko duten bi finalaurrekoetako seikoteak.
Finalaurrekoen lehenengo bueltako hiru saioak jokatuta, hamabi bertsolari sailkatu dira, azaroaren 15ean Bermeon (Artza frontoia, 17:00) eta azaroaren 22an Markina-Xemeinen (Uni frontoia, 17:00) finalaurrekoak jokatzeko.
Bermeon, kantatuko dute Aissa Intxausti Aburruzak, Aitor Bizkarra Ruizek, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Ibai Amillategi Omaetxebarriak, Onintza Enbeita Maguregik eta Unai Mendiburu Valorrek.
Markinan, berriz, Gorka Pagonabarraga Agorriak, Imanol Uria Albizurik, Jone Uria Albizurik, Oihana Bartra Arenasek, Txaber Altube Sarrionandiak eta Xabat Galletebeitia Abaroak.
Finalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude.