Uztailak 3 eta 4
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigsound jaialdi berriak Myke Towers, Juan Magan, Omar Montes eta Ben Yart eramango ditu Barakaldora

Valentzia, Sevilla eta Pontevedran ere egiten den jaialdia Ansioko azoka eremuan, Barakaldon, egingo dute 2026ko uztailaren 3an eta 4an, Euskal Herrian lehenengoz. 

Ben Yart Bigsound jaialdian egongo da, Barakaldon
Ben Yart

Orain baino lehen Valentzian, Sevillan eta Pontevedran egin duten Bigsound jaialdia Euskal Herrian, Barakaldon, egingo dute lehenengoz aurtengo udan, uztailaren 3an eta 4an. "Unean uneko musika urbano eta mainstreama" proposatzen du jaialdiak. 

Ildo horretan, Myke Towers, Juan Magán, Omar Montes, Beret, Kidd Voodoo, Nil Moliner, Veintiuno, Ptazeta, Despistaos, Lucho RK, María Escarmiento, Samuraere, Mafalda Cardenal, Ben Yart, Inazio eta Euskoprincess arituko direla iragarri dute gaur, asteazkenarekin.

Abonuak, orokorrak eta "front stage"koak, salgai daude 60 eta 99,90  euroko prezioan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X