Lau lagun zauritu dira, eta bat larri dago, ihes egin nahian leihotik erorita, Barakaldon izandako sute batean
Lau gizon zauritu dira, eta horietako bat larri dago, gaur goizaldean Barakaldoko Carmen kaleko etxebizitza batean izandako sutean. Sua itzali dute, eta eraikineko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.
46 eta 60 urte bitarteko lau gizon zauritu dira, eta bat larri dago, Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sua itzalita dago.
05:50ak aldera hasi da, Barakaldoko Carmen kaleko eraikin bateko hirugarren solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira.
48 urteko gizon bat, etxebizitzako bizilaguna, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Leihotik behera erori da, sugarretatik ihes egin nahian, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Etxebizitza barruan zeuden beste hiru gizon ere, 46, 48 eta 60 urtekoak, Barakaldoko osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte; bat, Gurutzetako Ospitalera, eta beste biak, San Eloy Ospitalera.
Gainera, eraikineko zortzi bizilagun etxetik atera behar izan dira sua itzali ahal izateko, baina etxera itzuli dira honezkero.
Goizean zehar, Ertzaintzak begi-ikuskapena egingo du etxean, sutearen nondik norakoak argitzeko.
Lege-aholkularitza
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak jakinarazi du kaltetutako etxebizitza ez dagoela inor bertan bizitzeko moduan, eta Udaleko langileek zigilatu egingo dutela, inor sartu ez dadin. Halaber, azaldu du suteak ez duela beste etxebizitzarik kaltetu.
Larrialdietako zerbitzuen lana "eskertu" ondoren, zaurituei elkartasuna adierazi die.
Udalak lege-aholkularitza eskainiko die zerbitzu hori behar duten bizilagunei.
Bizilagunen salaketa
Kaltetutako eraikineko bizilagunek salatu dute su hartu duen etxebizitzako maizterrekin "arazoak ohikoak" direla, "duela 20 urtetik". Azaldu dutenez, jabeak "orduka alokatzen du etxebizitza".
Eusko Jaurlaritzari eskatu diote egoera bideratu dezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.