Bitcoin bidezko ordainketak onartzen dituen EBko lehen azoka izango da Barakaldokoa
Azaroaren 18an iritsiko da Barakaldoko merkatura ordainketak kriptotxanponak edo bestelako sistema digitalak erabiliz egiteko aukera, eta bertako postu gehienetan onartuko dituzte.
Barakaldoko azoka hilabete barru hasiko da bitcoina erabiltzen, eta ordainketa birtualak onartzen dituen Europako lehen merkatua izango da. Orain arte bezala, eskudirutan eta kreditu txartel bidez ordaintzeko aukera ere eskainiko dute bertan.
Barakaldoko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak bultzatu du ekimena, Barakaldoko Merkatuarekin batera, eta, gaur bertan, sistema digitalak baliatuz ordainketak egiten aritu dira, proba gisa, azaroaren 18tik aurrera postu gehienetan erabiliko baitira.
Interesa duten merkatarientzako informazio eta prestakuntza fasea bukatuta, saltzaileek ikusi dute nola egiten diren bitcoin bidezko ordainketak. "Euskarri seguruak" dituzte horretarako, eta elkarte horretako presidenteak azaldu duenez, ordainketak egiteko modu berria "erraza eta praktikoa" da.
Diru digitala udalerriko gainerako establezimenduetara ere zabaldu nahi dute.
Bitcoin bidezko ordainketak QR kode bat erabiliz egingo dira. Kodea aplikazio baten bidez eskaneatuko da, eta komisioa izango du, txartelarekin egindako ordainketetan bezala. Erosketa amaitutakoan, salerosketaren tiketa aterako da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte Arabar Errioxan hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan