BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfek Barakaldo eta Santurtzi arteko tren-zirkulazioa berreskuratuko du astelehen honetan, baina % 50ean

"Ordutegi murriztua izango da, sarean oraindik gaitasun-mugak daudelako" matxuraren ondorioz, Renferen esanetan.

renfe etenda

Renferen aldiriko tren bat. Argazkia: EITB

Renfek Barakaldo eta Santurtzi arteko aldiriko trenen zirkulazioari berrekingo dio astelehen honetan, asteartean katenarian izandako sute baten ondorioz etenda izan ondoren, baina ohiko maiztasunaren erdia eskainiko du azpiegituraren kalteak guztiz konpondu arte, Renfek jakinarazi duenez.

Hala, astelehen honetatik aurrera, trenez zirkulatuko da berriro Barakaldo eta Santurtzi artean, baina "ordutegi murriztua izango da", ohiko ordutegiaren % 50ekoa, "oraindik ere sarean gaitasun-mugak daudelako".

Katenariari eragin zion sutearen ondorioz, Barakaldo eta Santurtzi arteko zerbitzua ezin izan da normaltasunez eman. Hori dela eta, konpainiak autobus zerbitzua eskaini du trenen maiztasun berarekin, "bidaiarien mugikortasuna bermatzeko", matxura konpondu arte.

Teknikariek astelehenetik aurrera bi geltokien arteko zirkulazioari oniritzia eman badiote ere, azpiegituran izandako kalteak ez daude erabat konponduta.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X