Barakaldo, gune tentsionatu izendatutako lehen hiri handia
Gaur amaituko da da alegazioak aurkezteko epea, Barakaldo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatzeko. Hemendik aurrera, udalak udalerri osoan alokairuaren prezioa murrizteko neurriak hartu ahal izango ditu. Araudi horrek hiru urteko indarraldia izango du. Denbora hori igarota, berriro aztertuko da, alokairuaren prezioak kontrolatzeko neurriak luzatzen edo egokitzen diren aztertzeko.
Barakaldo izango da Bizkaiko lehen herria, eta baita eremu tentsionatu izendatu duten lehen euskal hiri handia ere.
Barakaldoren kasuan, udalerri osoa etxebizitza-eremu tentsionatu bihurtuko da. Hemendik aurrera, etxebizitza alokatzeko kontratu berriek ezingo dute gainditu higiezin bakoitzaren tipologiaren arabera ezartzen den erreferentziako gehieneko prezioa.
Barakaldon, etxebizitza baten alokairuaren batez besteko kostua, oinarrizko gastuez gain, Barakaldoko biztanleen errentaren ia % 33 da, herri bat tentsio-eremutzat hartzeko muga baino hiru puntu inguru handiagoa. Azken bost urteetan, jabetzako higiezinen eta alokairuaren prezioa % 3 igo da udalerri horretan.
Badira gertuko beste udalerri batzuk ere horretan lanean ari direnak, adibidez, Bilbo. Bizkaiko hiriburuko Udala eskatu zuen txostenaren zain jarraitzen du, alokairuaren kostu handiena zein auzok duten edo hirian zenbat etxebizitza huts dauden zehazteko. Dokumentu garrantzitsua da, txosten horretan oinarrituko baita Udalak bere Etxebizitza Ekintza Plana.
Bilboko Udalak azterketa sakona egin nahi du, Bilborako tentsionatutako eremu osoa eskatzen duen edo auzo jakin batzuetara mugatzen duen zehazteko. Hori da, hain zuzen, gobernu-taldearen asmoa, Yolanda Díez etxebizitza-zinegotziak legegintzaldi honetan adierazi duen bezala.
Hain zuzen ere, etxebizitza turistikoetan ere aldaketak egin nahi ditu gobernu-taldeak: duela hilabete pasatxo onartu zen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzea, Gela Turistikoak eta Erabilera Turistikoko Etxebizitzak parekatzeko, eta biak jarduera horrek gehien kaltetutako auzoetako eraikinen lehen solairuan bakarrik ezarri ahal izatea, hala nola Alde Zaharrean, Abandon edo Indautxun. Etxebizitza turistiko horiek arautzeko lehen urratsa martxan da honenbestez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.