Bartzelona
2021/02/09 - 20:12
Polemika Bartzelonan, errege emerituaren irudia duen grafiti bat zentsuratzeagatik
Bartzelonako Udaleko garbiketa zerbitzuek marrazkia ezabatu dute. Adierazpen askatasuna defendatu nahi zuen eta Hasel raperoari elkartasuna adierazi.
2021/02/07 - 17:02
Kataluniako udal askotan bozketa egunaren simulazioa egin dute, arazoei aurre hartzeko
Besteak beste, 19:00etatik 20:00etara babes ekipoak jantzi beharko dituzte mahaikideek, koronabirus positiboei ordu horretan joateko esaktu zaielako. Janzten jakin beharra dago ordea.
2021/02/05 - 01:10
Covid-19arekin kutsatutakoek bozkatzera joateko eskubidea dutela berretsi dute
Hauteskunde Batzorde Zentralak azpimarratu du botoa ematea oinarrizko eskubidea dela eta ezin diola inori eskubide hori kendu.
2021/01/22 - 19:50
Auzitegiak dio pandemian egonkortasuna izateko eutsi diola otsailaren 14ko datari
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak "normaltasun demokratikoari eutsi" nahi omen dio, eta "blokeo eta prekarietate instituzionala" eragotzi.
2021/01/19 - 15:32
Lidlek merkatutik kendu beharko du bere sukaldeko robota
Epaiaren arabera, Lidlen robotak Thermomixen "ezaugarri guztiak errepikatzen ditu". Bere eta bere banatzaileen esku dauden ale guztiak merkatutik kentzeko eskatu diote.
2021/01/12 - 09:27
Hiru atxilotu Gabon zaharrerako ekologiko gisa saldutako mahatsaren iruzurragatik
Jateko 15 tona mahats arrunt ekologiko gisa merkaturatzea leporatzen diete; 14.000 eta 24.000 euro arteko irabaziak izan zituzten horrela.
2021/01/09 - 21:11
Madrilerako trenak eta hegaldiak bertan behera geratu dira elurragatik
Barajasko aireportua itxita, bertan behera utzi dituzte Euskal Herrirako hegaldiak. Madrilera heldu eta bertatik irten behar diren tren guztiak bertan behera utzi ditu Renfek igande eguerdira arte.
2020/12/16 - 11:05
Atxilotu bat Bilbon, 12 adingaberi 45 sexu abusu eta sexu eraso egitea egotzita
22 urteko gizonari, 12 adingaberi sexu abusuak egitea, 9 adingaberi sexu erasoak egitea, adingabeak galbidean jartzea eta pornografia haurren artean banatzea leporatu diote. Guztira, 45 delitu.
2020/11/23 - 15:30
Katalunian murrizketak arintzen hasi dira pixkanaka
Irekitzeko baimena izan arren, Bartzelonako taberna eta jatetxeen % 30ek ez dituzte ateak zabaldu.
2020/11/21 - 14:35
Gazte trans iruindar batek eraso transfobo bat salatu du Bartzelonan
19 urteko gazteari eraso egin eta irainak oihukatu zizkioten bere etxetik gertu, Kataluniako hiriburuan. Kataluniako Homofobiaren kontrako Behatokiak jaso du salaketa.
2020/11/18 - 16:31
Guardia Zibilak Merindadeetako osteopataren zazpi biktima gehiago aurkitu ditu
Masaje saioetan ukitu intimoak jasan zituztela salatu dituzten emakumeak hamabi dira jada (biktimetako batzuk bizkaitarrak dira), eta bik bortxaketa salatu zuten.
2020/11/16 - 17:40
Espanyol taldeko bi jarraitzaileren aurkako kereila, Williamsi egindako irainengatik
Athleticeko jokalaria "oso pozik" agertu da Bartzelonako Fiskaltzaren erabakiarekin, "bi jarraitzaile horiek auzitara eramateagatik".
2020/11/10 - 13:35
2017ko Kataluniako atentatuen epaiketa hasi da Auzitegi Nazionalean
Fiskalak 41 urteko kartzela zigorra eskatu du hiru auzipetuentzat; herri akusazioek, berriz, espetxe iraunkor berrikusgarria.
2020/10/16 - 16:36
Tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira Katalunian datozen 15 egunetan
Ostalaritza eta merkataritza sektoreek gaur Generalitatearen aurrean erabakiaren aurka protesta egin dute.
2020/10/16 - 12:43
Murrizketa berriak indarrean sartu dira Katalunian
Kataluniako Gobernuak COVIF-19ari eusteko ezarritako murrizketa berriak indarrean sartu dira Kataluniako Aldizkari Ofizialean publikatu ostean. Gaurtik aurrera tabernak eta jatetxeak itxita egongo dira.
2020/10/14 - 23:15
Katalunian taberna eta jatetxeak itxiko dituzte eta Asturias 2 Fasera itzuli da
Asturiasko Gobernuak 15 egunez etxean geratzeko eskatu die herritarrei.
2020/10/14 - 16:42
Jatetxeak eta tabernak 2 astez itxiko dituzte Katalunian
Bideoa: Jatetxeak eta tabernak 2 astez itxiko dituzte Katalunian. Kataluniako ostalarien arabera, kutsaketen fokua beste espazio batzueta dago.
2020/10/02 - 10:59
Hamabost atxilotu Bartzelonan eta bat Gironan, CDRen manifestazioetan
CDRek Bartzelonan deitutako manifestazioaren amaieran istiluak izan dira eta barrikadak, ibilgailuak eta edukiontziak erre dituzte.
2020/10/02 - 09:03
16 atxilotu Bartzelonan eta Gironan, CDRek deitutako mobilizazioen osteko istiluetan
Urriaren 1eko erreferendumaren hirugarren urteurrenean, CDR Kataluniako Errepublikaren Aldeko Komiteak manifestazioak deitu ditu. Horiek bukatutakoan istiluak sortu dira eta Mossoek kargatu egin dute.
2020/10/01 - 16:40
Duela hiru urte gertatutakoa gogoratzeko, batasun irudia erakutsi dute Katalunian
Hirugarren urteurrena bete den honetan urriaren 1ean kaltetutakoen plataforma aurkeztu dute. Poliziaren indarkeria jasan zuten pertsonei epaitegietan babesa eskaintzea da helburua.