Bartzelona
2023/12/10 - 22:45
Bartzelonako Grazia pasealekuko argiekin argazkia ateratzeko moda arriskutsua
Grazia Pasealekua kale mitikoan argiztapen berria jarri dute errepide gainean eta modan jarri da bertan argazkia ateratzea. Gauero-gauero, semaforoa kolorez aldatzearekin batera, jende olde batek hartzen du galtzada, autoren batek harrapatzeko arriskuari jaramonik egin gabe.
2023/11/28 - 14:00
'Medicane' deiturikoak eta itsas mailaren igoera: Mediterraneoan bizi dituzten bi fenomeno
Mediterraneo itsasoa oso azkar ari da berotzen, bere ur batzuekin alderatuta. Ondorioz, inguruko herrialdeetan muturreko fenomenoak larriagotu egin dira.
2023/11/23 - 19:19
Fiskaltzak Alvesi 9 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du, diskoteka batean neska bat bortxatzeagatik
Akusazio idatzian, Ministerio Publikoak dio brasildarrak 21 urteko neskari sexu-erasoa egin ziola, horretarako indarkeria erabiliz, eta "estutasuna eta izua" eragin zizkiola, biktimak erasoari erantzutea eragotziz.
2023/11/17 - 19:48
JxCatek eta EAJk 'Katalunia Operazioari' eta A-17ko atentatuei buruzko ikerketa batzordeak sortzea eskatu dute
Azken legealdiaren amaieran (2023ko martxoaren 28an), 'Katalunia Operazioa'ri buruzko batzorde bat eratu zen dagoeneko, baina bere lana "oso modu mugatuan eta baldintzatuan baino ezin zituen hasi", bi indar politikoek gogorarazi dutenez.
2023/11/14 - 14:26
Dani Alves futbol jokalaria epaitu egingo dute, Bartzelonan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Bartzelonako futbol jokalari ohia behin-behinean preso dago, urtarriletik. Joan den abenduaren 30ean izan zen erasoa, Bartzelonako diskoteka batean.
2023/10/26 - 21:33
Gurinezko opil bilbotar ezagunak Bartzelonara heldu dira
Jon Garcia, Bilboko gozogile gaztea, gurinezko opil bilbotar ezagunak bere kafetegian egiten eta saltzen hasi da, Bartzelonan.
2023/10/21 - 19:52
Irakasle nafar batek diseinatutako Mortadelo eta Filemonen semaforoak inauguratu dituzte Bartzelonan
Francisco Javier Ibañez Tafallako irakaslearen ekimena izan da, uztailaren 15ean hildako Francisco Ibañez marrazkilari handia omentzea helburu.
2023/10/17 - 13:20
12 urteko adingabe batek ikaskide bat arma zuri batez sastatu du Hospitalet de Llobregateko institutu batean
Gertakaria atzo 10:00ak aldera jazo zen. Biktima ospitalera eraman zuten, arin zaurituta.
2023/10/08 - 16:56
Milaka pertsona elkartu dira Bartzelonan amnistiaren aurka, PPren eta Voxen babesean
Societat Civil Catalanak deituta, "Ez nire izenean: ez amnistiarik ez autodeterminaziorik" lelopean ari dira manifestazioa egiten.
2023/10/01 - 22:34
Milaka lagun bildu dira Bartzelonan U-1eko seigarren urteurrenean
Elkarte independentistek antolatutako hitzordua izan da. Manifestazioaren atarian, ERC, CUP eta JxCat alderdietako buruzagiek adierazi dute amnistia autodeterminazioarekin lotuta datorrela.
2023/09/30 - 17:24
Puigdemontek mobilizatzeko deia egin du igande honetarako, duela sei urteko "garaipena defendatzeko"
Bestalde, Junquerasek esan du amnistia "nahitaezko pausoa" dela independentziara bidean Espainiako Gobernuarekin "berdintasun egoeran" jokatzeko.
2023/09/26 - 13:31
Fiskalak 6 milioi euroko iruzurra egitea leporatu dio Shakirari, artistaren aurkako beste auzi batean
Shakira azaroaren 20tik aurrera epaituko dute Bartzelonako Auzitegian, 2012 eta 2014 artean 14,5 milioi euroko iruzurra egiteagatik, Fiskaltzaren kereila baten ondorioz abiatutako auzian.
2023/09/21 - 15:24
Fiskaltzak frankismoko torturak ikertzea eskatu du lehen aldiz
Carlos Vallejo sindikalistaren kasu ikertzearen alde azaldu da Ministerio Publikoa. Vallejok kereila aurkeztu zuen sei polizia frankisten aurka Bartzelonako komisaria nagusian bera torturatzeagatik.
2023/09/11 - 23:01
Dozenaka mila pertsona kalera atera dira amnistiak markatutako Diada egunean
ANCren arabera, 800.000 lagun izan dira manifestazioan, eta Bartzelonako Udaltzaingoak 110.000ra jaitsi du kopurua. Edonola ere, esperotakoa baino jende gutxiago izan da martxan.
2023/09/10 - 23:53
Aragones: "Amnistiak ez du gatazka konpontzen; Kataluniak independentziari buruz bozkatu nahi du"
Generalitateko presidenteak Diadaren aurretik egindako agerraldian esan duenez, Espainian gobernagarritasunaren giltza izateak "posible egingo du lehen posible ez zena", eta "orain da unea" gaineratu du.
2023/08/17 - 14:58
Bartzelonak 2017ko abuztuaren 17ko atentatuetako biktimak gogoratu ditu
2017ko abuztuaren 17an Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuetako biktimek eta haien senideek sei minutuko isilunea egin dute Bartzelonan politikarien "utzikeria" salatzeko.
2023/07/30 - 13:53
Gizon batek bikotekidea hil du Bartzelonan
Esquadra Mossoek gizona atxilotu dute, 29 urteko emakumea indarkeriaz hil duelakoan.
2023/07/27 - 18:17
Gizalegearen aurkako jarreren kontrako isunak gogortu dituzte Bartzelonan
Abuztuan sartuko da indarrean arau berria. Dirutan, % 55 igoera ekarriko dute isun berriek. Bizilagunak jarrera horiekin oso nekatuta daude.
2023/07/24 - 14:23
Clara Ponsati atxilotu dute Bartzelonan, Auzitegi Gorenaren aginduz
Esquadra Mossoek JxCateko eurodiputatua atxilotu dute, desobedientziagatik auzipetuta dagoela jakinarazteko.
2023/07/17 - 19:13
Seatek VWk Landabenen hartu nahi duenaren antzeko bateria lantegi bat eraikiko du Martorellen
Instalazioak Saguntotik datozen bateria-gelaxkak muntatuko ditu, eta 10. tailerrarekin konektatuta egongo da. Tailer hori ere Martorellen egongo da, eta Volkswagen taldeak hainbat ibilgailu elektriko egingo ditu bertan, besteak beste, Cupra Raval.