Basauri
2021/10/10 - 21:02
Gazte bat atxilotu dute Basaurin, Ertzaintzari oldartzea leporatuta
27 urteko gizonari desordena publikoak eta autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diote. Donostian, berriz, 10 edukiontzi eta 9 auto erre dira Altza auzoan, argitu gabeko arrazoiengatik.
2021/10/10 - 13:27
Gau girotsua Basaurin
Bizkaiko herriak jai-giroa berreskuratu du, neurri batean, bertako jaiak ospatzekoak ziren asteburuan; koronabirusaren aurkako murrizketarik gabeko lehenengoan.
2021/10/09 - 20:58
Murrizketarik gabeko lehen asteburua EAEn, baina herriko jairik gabe
Durangon, Basaurin eta Zaldibian ez dira herriko festak ospatzen ari. Durangon eta Basaurin neurriak zorroztea erabaki dute jendetza zein botiloiak ekiditeko. Nafarroan, berriz, festak dira Lekunberrin eta Zarrakaztelun.
2021/10/09 - 11:01
Giro lasaia Basaurin, murrizketarik gabeko lehen asteburuan
Istilurik gabe igaro da ostiral gaua Basaurin, San Faustoko jaiak ospatuko lituzketen asteburuan. Koronabirusaren kontrako murrizketak arinduta, Bizkaiko udalerriko terrazetara hurbildu dira herritarrak.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/07 - 20:31
Basauriko entrenatzaile ohiari 6 eta 8 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu dute akusazioek
Horrela, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskaerak mantendu dituzte. Akusatuaren defentsak, ostera, auzipetua absolbitzea eskatu du. Epaiketaren lehen saioan, psikologoek haurraren kontakizuna "sinesgarritzat" jo zuten.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/07 - 11:56
Artolazabal: "Euskadi birgizarteratzea modu ezberdinean ari zen lantzen, orain hori bultzatu egingo dugu"
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak espetxeetako funtzionarioek egindako "lan profesional handia" goraipatu du eta iragarri bi urtez luzatuko dizkietela zituzten lan baldintzak.
2021/10/06 - 22:27
Durangok eta Basaurik ez dituzte jaiak ospatuko, murrizketak indargabetuta egon arren
Bigarren urtez jarraian, ez da San Faustorik ospatuko Basaurin. Durangon ere ez dute jairik ospatuko, eta zuhurtzia eskatu diete herritarrei.
2021/10/06 - 16:38
Epaiketa futbol entrenatzaile bati, Basaurin mutiko bati sexu abusuak egitea leporatuta
Akusatuaren deklarazioarekin abiatu da epaiketa Bizkaiko auzitegian. Onartu du gertuko harremana zuela famialiarekin, bereziki gurasoekin bere esanetan. Mutikoaren futboleko entrenatzailea izan zen. Onartu du opariak egiten zizkiola. Gurasoei, berriz, diruz lagundu. Baina ukatu egin ditu abusuak.
2021/10/06 - 16:28
Donostiak danborrada eta santomasak ospatuko ditu, normaltasunez
Durangok eta Basaurik berriz lehendik hartuta zuten erabakiari eutsi diote asteburu honetarako, eta ez dituzte Sanfaustoak ospatuko.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/06 - 13:02
Hasi da Basauriko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa, adin txikiko bati sexu abusuak egitea egotzita
Biktimak 15 urte ditu orain eta 2019an jarri zuen salaketa, Pepe Godoyk eta beste hainbat biktimak sexu abusuak salatu ostean.
2021/10/06 - 12:31
Hasi da Basauriko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa, adin txikiko bati sexu abusuak egitea egotzita
Biktimak 15 urte ditu orain eta 2019an jarri zuen salaketa, Pepe Godoyk eta beste hainbat biktimak sexu abusuak salatu ostean. Adin txikikoaren kasua ez beste guztiak preskribatuta daude.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/10/01 - 12:03
Ana Agirre Justizia sailburuordea: "% 35-40ko birgizarteratze tasa lortu nahiko genuke"
Agirrek aitortu duenez, Sailak "emozioarekin baina erantzukizun handiarekin" hartu du bere gain espetxeetako kudeaketa.
2021/10/01 - 10:38
42 urteren ondoren, espetxeen kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratu da
Zaballa, Basauri eta Martutene beharrean; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Espetxeak izango dira aurrerantzean. Bertan, 1.387 preso daude egun, eta 593 langile.
2021/10/01 - 10:01
Gaurtik aurrera Jaurlaritzak kudeatuko ditu Euskadiko espetxeak
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak maiatzean sinatu zuten Zaballako, Martuteneko eta Basauriko kartzelen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko akordioa, eta transferentzia gaur gauzatu da.