Basauri
2021/10/29 - 16:33
PSE-EEk idazkari nagusi berria aukeratuko du larunbat honetan, Andueza faborito argi dela
Anduezak zuzendaritzaren babesa du, eta beste hautagaiak, Soraya Morlak, aitortu du ez duela irabazteko esperantzarik. Horrek guztiak baldintzatu egingo du militanteen parte-hartzea bozketan.
2021/10/29 - 16:28
Pepe Godoy pozik dago Basauriko futbol entrenatzaile ohiari ezarritako zigorrarekin
Sentsazio asko biziizan ditu Pepe Godoyk azken orduetan atzo futbol entrenatzailearen aurkako epaia ezagutu zenetik. Lehen urrats garrantzitsua dela esan digu, baina ez nahikoa. Ziur da kasu gehiago dagoela.
2021/10/28 - 15:07
Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Basauriko entrenatzaile ohiari haur bati abusuak egitea egotzita
Halaber, epaileak 40.000 euroko isuna ezarri dio. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatzen zuen auzipetuarentzat, eta akusazio partikularrak zortzikoa; akusatuaren defentsak, berriz, absoluzioa.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/19 - 09:30
Lehen geldialdia dute gaur Sidenorren Basauriko lantegian
Sidenor altzairutegi taldeak 20 egunetan etengo du ekoizpena urtea amaitu arte. Zuzendaritzaren esanetan, argindarraren garestitzeari aurre egiteko hartutako neurria da.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/18 - 14:12
Xoel López, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Sara Zozaya eta Cecilia Payne, MAZ Basaurin
Basauriko jaialdiaren bederatzigarren edizioa 18 hilabete geroago egin ahalko dute, 2020ko martxoan bertan behera gelditu baitzen, alarma egoera ezarri zutela eta.
2021/10/11 - 16:39
Sidenorrek eten egingo du ekoizpena argindarraren prezio altuagatik
Sidenorren Basauriko lantegian geldirik egongo da ekoizpena hiru lagunetik baten, Gabonak bitartean. Argindarraren prezio altuak ekoizpen kostua igo duela eta ezinezko zaio egungo erritmoari eustea galeretan sartu gabe. Ikusteko dago langileei nola eragingo dien erabakiak.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/11 - 14:27
Ekoizpena geldituko du Sidenorrek 20 egunetan argindarraren prezioaren "kontrol gabeko" igoeragatik
Basauriko lantegia geldirik egongo da 20 egunetan hemendik eta Gabonak arte, elektrizitatearen prezioa "neurrigabea" delako. Geldialdia justifikatzen duen txostena eskatu dio ELAk zuzendaritzari. Bestalde, Eusko Jaurlaritza kaltetutako sektoreekin bilduko da.
2021/10/10 - 21:02
Gazte bat atxilotu dute Basaurin, Ertzaintzari oldartzea leporatuta
27 urteko gizonari desordena publikoak eta autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diote. Donostian, berriz, 10 edukiontzi eta 9 auto erre dira Altza auzoan, argitu gabeko arrazoiengatik.
2021/10/10 - 13:27
Gau girotsua Basaurin
Bizkaiko herriak jai-giroa berreskuratu du, neurri batean, bertako jaiak ospatzekoak ziren asteburuan; koronabirusaren aurkako murrizketarik gabeko lehenengoan.
2021/10/09 - 20:58
Murrizketarik gabeko lehen asteburua EAEn, baina herriko jairik gabe
Durangon, Basaurin eta Zaldibian ez dira herriko festak ospatzen ari. Durangon eta Basaurin neurriak zorroztea erabaki dute jendetza zein botiloiak ekiditeko. Nafarroan, berriz, festak dira Lekunberrin eta Zarrakaztelun.
2021/10/09 - 11:01
Giro lasaia Basaurin, murrizketarik gabeko lehen asteburuan
Istilurik gabe igaro da ostiral gaua Basaurin, San Faustoko jaiak ospatuko lituzketen asteburuan. Koronabirusaren kontrako murrizketak arinduta, Bizkaiko udalerriko terrazetara hurbildu dira herritarrak.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/07 - 20:31
Basauriko entrenatzaile ohiari 6 eta 8 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu dute akusazioek
Horrela, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskaerak mantendu dituzte. Akusatuaren defentsak, ostera, auzipetua absolbitzea eskatu du. Epaiketaren lehen saioan, psikologoek haurraren kontakizuna "sinesgarritzat" jo zuten.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/07 - 11:56
Artolazabal: "Euskadi birgizarteratzea modu ezberdinean ari zen lantzen, orain hori bultzatu egingo dugu"
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak espetxeetako funtzionarioek egindako "lan profesional handia" goraipatu du eta iragarri bi urtez luzatuko dizkietela zituzten lan baldintzak.
2021/10/06 - 22:27
Durangok eta Basaurik ez dituzte jaiak ospatuko, murrizketak indargabetuta egon arren
Bigarren urtez jarraian, ez da San Faustorik ospatuko Basaurin. Durangon ere ez dute jairik ospatuko, eta zuhurtzia eskatu diete herritarrei.
2021/10/06 - 16:38
Epaiketa futbol entrenatzaile bati, Basaurin mutiko bati sexu abusuak egitea leporatuta
Akusatuaren deklarazioarekin abiatu da epaiketa Bizkaiko auzitegian. Onartu du gertuko harremana zuela famialiarekin, bereziki gurasoekin bere esanetan. Mutikoaren futboleko entrenatzailea izan zen. Onartu du opariak egiten zizkiola. Gurasoei, berriz, diruz lagundu. Baina ukatu egin ditu abusuak.