Barne hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk idazkari nagusi berria aukeratuko du larunbat honetan, Andueza faborito argi dela

Anduezak zuzendaritzaren babesa du, eta beste hautagaiak, Soraya Morlak, aitortu du ez duela irabazteko esperantzarik. Horrek guztiak baldintzatu egingo du militanteen parte-hartzea bozketan.
Andueza eta Morla. Argazkia: Efe
Andueza eta Morla. Argazkia: Efe

PSE-EEren 5.000 militantek idazkari nagusi berria aukeratuko dute larunbat honetan, Idoia Mendiaren oinordekoa, eta Eneko Andueza da faborito argia Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohiaren aurrean.

Anduezari zenbait abantaila aitortzen dizkiote, tartean ezagunagoa dela Eusko Legebiltzarrean bozeramaile izateagatik, Gipuzkoan idazkari nagusi izateagatik eta zuzendaritzaren babesa edukitzeagatik. Horrek militanteen parte-hartzea txikitu dezake, jakintzat ematen baitute hautagai gipuzkoarra izango dela garaile.

Hautagai basauriarrak berak aitortu du, Radio Euskadin, oso aukera gutxi dituela, eta azpimarratu du garaipena izan zela hautagaitza aurkezteko nahikoa babes lortzea. "Errealista naiz, ez galtzailea, hautagaitza aurkeztea garaipen handia izan zen", adierazi du.

Gainera, bozketa aurrez aurrekoa izango da, udal taldeetan, eta Santu Guztien egunak ekarriko duen asteburu luzearen hasieran egingo dute; beraz, litekeena da horrek guztiak eragina izatea parte-hartzean.

Bi hautagaiek 12 eguneko epea izan dute, hilaren 18tik gaur arte, militanteei alderdiarentzat dituzten proposamenak azaltzeko.

Kanpaina barnekoa izan da, bi hautagaiek ez dute agerraldi publikorik egin, eta Morlak afiliatuei igorritako gutuna izan da filtratu den bakarra.

Eneko Anduezak alderdiaren bestelako ekitaldietan parte hartu du Legebiltzarreko bozeramaile eta Gipuzkoako idazkari nagusi den heinean, eta bereziki Bizkaiko eta Arabako udal taldeen aurrean aritu da bere asmoak azaltzen.

Soraya Morla, ordea, ez da PSE-EEren herriko etxeetan izan kanpainan, nahiz eta babesak lortzeko egin zuen bira bat. Azkenean, gutun bat igorri zien afiliatuei, eta sare sozialetan ere zabaldu ditu mezuak.

Itunak

Eneko Andueza PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako hautagai eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du beste alderdi batzuekin itunak lortzeko prest dagoela, baina "baldintza eta gainditu ezin diren marra gorriak" badaudela azpimarratu du. Horiei buruz galdetuta, eta ezker abertzalea hizpide hartuta, indarkeria gaitzestea beharrezkoa dela erantsi du, "herri honetan gertatu den guztian erantzukizun zuzena duelako".

Morlak, bere aldetik, argi adierazi du ezkerreko hirukoaren aldeko apustua egiten duela berak, PSE-EEk EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos-IUrekin bat egitearen aldekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X