Basauri
2021/04/30 - 19:48
ETAko beste hiru preso lekualdatuko dituzte euskal espetxeetara eta gertukoetara
Mikel San Sebastian Murtziatik Soriara eramango dute; Irkus Badillo, Alacantetik Basaurira; eta Aurken Sola, Burgostik Iruñera.
2021/04/23 - 11:21
Lau pertsona artatu dituzte Basaurin izandako sute batean kea arnastu ondoren
Sua 23:15 aldera piztu da Basauriko Sarratu inguruan dagoen eraikin bateko laugarren solairuan. Sei bizilagun ezin izan dira etxera itzuli jasandako kalteengatik.
2021/04/23 - 08:42
Bi pertsona eraman dituzte ospitalera Basaurin, sute batean kea arnasteagatik
Gainera, bi ertzain artatu dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik. Sua Sarratu kaleko etxebizitza batean piztu da gauerdian. Suhiltzaileek itzali dute sua.
2021/04/16 - 19:17
ETAko bost preso gerturatuko dituzte, eta hirugarren gradua eman diote beste bati
Horietako lau Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituzte, eta Asier Lopez de Armentia da hirugarren graduarekin aterako dena.
2021/04/13 - 10:58
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalean Bilbon izandako istiluengatik
Atxiloketak atzo egin zituzten Bilbon eta Basauri. Hortaz, guztira lau pertsona hartu dituzte atxilo Poza Lizentziaturen kalean izandako istiluak tarteko.
2021/03/31 - 23:48
Marokoarren aurkako indarkeria sustatzen zuen gizon bat atxilotu dute Basaurin
Atxilotuak marokoar interesen aurka atentatuak egitera animatzen zituen bere sare sozial ugarietako jarraitzaileak.
2021/03/27 - 18:42
Ertzain eta udaltzain izateko 751 lanpostu eta 5.138 hautagai
Hautaproben "helburu hirukoitza" azpimarratu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: langileak gazteagotzea, "emakumearen presentzia areagotzea" eta euskara bultzatzea.
2021/03/14 - 16:22
Etchegoyen eta Ituño elkarrekin, berdintasunaren alde kantuan
Anne Etchegoyen abeslaria "Emazte" diskoa aurkezten dabil egunotan Euskal Herriko hainbat herritan. Bart, Basaurin izan zen, eta luxuzko gonbitatua izan zuen oholtza: Itziar Ituño aktorea.
2021/03/13 - 14:34
26 pertsona salatu dituzte festetan, Bilbo, Basauri, Busturia eta Irunen
Zazpi pertsona jai giroan harrapatu dituzte Txurdinaga auzoko etxebizitza batean, eta beste sei gauza bera egiten ari ziren Irungo hotel bateko logela batean.
2021/02/17 - 09:57
Lan-istripu gisa onartu dute langile batek antsietateagatik hartutako baja
Gizarte Segurantzaren arabera, Sidenor enpresak Basaurin duen azpikontrata bateko lan-baldintzek eragin diote antsietatea langileari.
2021/02/15 - 14:43
Oier Andueza ETAko presoa aske geratu da, 20 urte kartzelan egon ondoren
Durangarra gaur goizean atera da Basauriko espetxetik. Azaroan, Murtzia II kartzelatik hurbildu zuten.
2021/02/12 - 20:12
ETAko bi preso Euskal Herrira eraman eta beste hiru gerturatu dituzte
Etxeratek gogorarazi du "'Sanchez Gobernua'rekin jada 109 lekualdatu" dituztela, baina oraindik senideen joan-etorriak ez direla "0 km".
2021/01/20 - 13:02
Haizeak hainbat arazo eragin ditu Basaurin
Azken orduetako haize-bolada gogorren eraginez adarrak erori dira Basaurin, eta suhiltzaileek erortzeko arriskua zuten hainbat txapa kendu behar izan dituzte.
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2021/01/08 - 13:22
Berunaren emisioak eragin handia izan zuen Getxoko Punta Begoñako zonaldean
EHUk metal astunek eragindako kutsadura atmosferikoa ebaluatu du Bizkaiko sei udalerritan, eta Grimmia goroldioak kutsadura mota horren adierazle gisa balio duela zehaztu du.
2020/12/17 - 19:55
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa urtarrilean hasiko da
Webgunean merituak aurkezteko hautagaiek izan dituzten arazoak direla eta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela aldaketarik egiteko asmorik.
2020/12/14 - 22:35
Irantzu Varela kazetari eta ekintzaile feministak eraso matxista bat salatu du
Varelak sare sozialen bidez azaldu duenez, bere bizilaguna da erasoa egin dion gizona, eta papera birziklatzeko moduaren inguruan izan dituzten "desadostasunen" ondoren etorri omen da.
2020/12/05 - 13:18
Sidenor eta Cofivacasa, amiantoagatik hildako langile bat indemnizatzera zigortuak
Duela 20 egun hil zen langilea. 1964tik Pedro Orbegozon egin zuen lan laminatzaile gisa, eta, gerora, Acenor taldean sartu ondoren, Basaurira eraman zuten.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.