Bbva
2021/02/17 - 09:31
BBVA aseguruek 594,7 milioiko irabaziak izan dituzte 2020an, % 98,8 gehiago
Bizi-aseguruak ez diren aseguru-primen bidez izandako diru-sarreren gorakadak eta Allianzekin izandako aliantzaren ondorioz lortu ditu irabazi horiek.
2021/01/29 - 12:48
BBVAk 1.305 milioi euroko irabaziekin amaitu du 2020a, 2019an baino % 62,9 gutxiago
Pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko hornidurak eta bankuaren AEBko filialaren balio-narriadura izan dira jaitsiera horren arrazoiak.
2020/12/16 - 16:01
400.000 dokumentuko fondoa eman dio BBVAko artxibategiak Bizkaiko Foru Liburutegiari
Bertan, aurreko bi mendeetan argitaratutako hainbat egunkari, aldizkari eta monografia daude.
2020/12/12 - 21:11
Gobernuen eta enpresen "zabarkeria klimatikoa" salatu dute Bilbo, Irun eta Durangon
Klimaren aldeko Matxinada eta Larrialdi Klimatikoaren Aliantza osatzen duten elkarteek "desobedientzia zibileko" ekintzak egin dituzte.
2020/11/27 - 15:34
BBVAren eta Sabadellen arteko bategiteak porrot egin du
Ez dira ados jarri ordaindu beharreko prezioaren inguruan eta Sabadellek bere kabuz jarraituko duela esan du.
2020/11/27 - 11:07
Akordiorik gabe amaitu dira BBVAk eta Sabadellek bat egiteko hasitako negoziazioak
Sabadellek azaldu duenez, bi bankuen arteko akzio trukea izan da bat egiteko oztopo nagusia. Horregatik, bakarkako ibilbidea du orain asmo banku kataluniarrak.
2020/11/17 - 15:26
Zer ondorio ekar ditzake BBVA eta Sabadell bankuen arteko bat-egiteak Euskadin?
Adituen arabera, BBVA eta Sabadell bankuen fusioak bulego itxierak eta langile kaleratzeak ekar litzake.
2020/11/16 - 19:20
BBVA eta Sabadell fusionatzeko aukera aztertzen ari dira
CaixaBankek eta Bankiak bat egin zezaketela jakin zenean indarra hartu zuen BBVA eta Sabadellen arteko balizko fusioari buruzko zurrumurruak.
2020/10/21 - 20:18
Gorenak ez du HMEIn gehiegikeriarik ikusten, nahiz eta gardentasun falta egotzi
Nahiz eta oraingoz Gorenak soilik erabakia aurreratu, erabakiak ez ditu kontsumitzaileak asebete; izan ere, albistea "belarrondoko ikaragarritzat" hartu dute.
2020/07/30 - 11:33
BBVAk 1.157 milioi euroko galerak pilatu ditu COVID-19aren funts-horniduragatik
Funts-hornidura aintzat hartu gabe, BBVAk 928 milioi euroko irabazia izan zuen urteko lehenengo seihilekoan.
2020/04/30 - 13:33
BBVAk 1.792 milioi euroko galerak izan ditu, COVID-19aren krisiaren ondorioz
Erakundeak galerak izan ditu AEBko merkataritza-funtsaren doikuntzan, eta dibidendua bertan behera utzi du, COVID-19ak sortutako ziurgabetasuna desagertu arte.
2020/03/30 - 12:02
'Contactless' ordainketaren muga 50 eurora igo dute koronabirusagatik
Espainiako Estatuko bankuek adostutako neurria da, bezeroak ez dezan PIN zenbakia sartzean makina ukitu, horrela kutsatzeak saihesteko.
2020/03/03 - 12:39
Zer da Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea?
Finantza-erakundeek beren bezeroen interes-tasa aldakorreko hipotekei aplikatu beharreko interes-tasa eguneratzeko azken urteetan erabili izan duten adierazle ofizialetako bat da.
2020/03/03 - 09:37
Interesak kalkulatzeko HMEI indizea gehiegizkoa den ala ez erabakiko du gaur EBJAk
Espainian emandako kredituen % 10ean Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) erabiltzen da, eta bezeroentzat Euriborra baino "okerragoa" da, gehiago ordaindu behar dutelako.
2019/11/18 - 14:37
Francisco Gonzalez epailearen aurrean izan da, BBVA-Villarejo auziagatik
Gainontzeko inputatuek ez bezala, berak deklarazioa eman du. Bere agerraldiarekin, astebete erabakigarria hasi da BBVArentzat, Villarejok eginiko lanak argitzeko.
2019/11/18 - 07:42
Francisco Gonzalez: 'BBVAk eta bere zuzendaritzako kideek zintzo lan egin dute beti'
BBVAko presidente ohia kautelazko neurririk gabe aske utzi du Auzitegi Nazionalak, ustelkeriaren aurkako galdeketa luze bati erantzun ostean.
2019/11/14 - 14:46
Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohia inputatu du Villarejo auziko epaileak
Ministerio Publikoak idatzi bat igorri zion epaileari, Gonzalez deklaratzera deitzeko eskatuz, eroskeria, sekretuak agerraraztea eta ustelkeria egotzita.
2019/11/14 - 08:30
Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohia inputatzeko eskatu dio Fiskaltzak epaileari
Zehazki, Gonzalezi ustezko eroskeria eta sekretuen berri ematea egotzita deklaratzera deitzeko eskatu dio Ministerio Publikoak epaileari idatzi baten bidez.
2019/10/31 - 11:06
BBVAk 3.667 milioi irabazi ditu irailera arte, 2018an baino % 15,2 gutxiago
Gainbaliorik ezak ekarri du jaitsiera. Egoitza soziala Bilbon duen bankuak BBVA Txile saldu zuen, 2018ko uztailean; irabazi hori kenduta, % 1,2 egin du gora.
2019/09/12 - 09:33
Inor kaleratzeko gutxienez 12 hilabete egin beharko ditu mailegua ordaindu gabe
Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, zordunak hipoteka maileguaren erdia ordainduta baldi badu, 15 hilabete (kapitalaren % 7) egin beharko ditu ordaindu gabe etxegabetzea gauzatzeko.