Bbva
2022/05/05 - 14:59
Auzitegi Nazionalak lekuko gisa deklaratzera deitu du Goirigolzarri Villarejo auzian
Joaquin Gadea epaileak deklarazioa hartuko dio Caixabankeko presidenteari BBVAk Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin duen harremana ikertzen ari den pieza bananduan.
2022/04/29 - 12:36
BBVAk 1.651 milioiko irabaziak izan ditu martxora arte, % 36,4 gehiago
Gainera, taldearen emaitza errepikaria inoizko onena izan da, alegia, epe zehatz batean izaten diren irabaziak, ezohiko diru-sarrera zein gastuak kontuan hartu gabe.
2022/04/22 - 16:37
BBVA IT zentro teknologiko berria hasi da lanean
Bertan telefono mugikorren eta webguneen aplikazioetarako datuak landuko dituzte. Momentuz, 19 gazte hasi dira lan horretan eta datorren urte amaierarako ehun inguru izatea espero da.
2022/04/09 - 16:28
Rafael Doménech, BBVA: "Ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak murriztu eta inflazioarenak igo ditugu"
Susperraldiaren urtea izango zela espero bazen ere, Ukrainako gerraren ondorioak bete-betean jo du ekonomia. Hori dela eta, aurreikuspen ekonomiko guztiak murrizten ari dira azken asteotan. BBVAren analista ekonomikoak beharrezkotzat jo du errenta akordio bat, inflazioa egiturazkoa ez bihurtzeko.
2022/04/07 - 16:43
Hazkunde aurreikuspena puntu bat baino gehiago jaitsi du BBVAk, gerraren eraginez
Zehazki, 1,4 puntu murriztu du BPGaren 2022ko hazkunde-aurreikuspena, % 4,1eraino. Inflazioa da susperraldirako mehatxu nagusia, eta aurten % 7 eta 2023an % 2,5 izatea aurreikusten du.
2022/02/10 - 13:14
EAEko ekonomia % 5,3 haziko da 2022an eta % 4,5 2023an, BBVAren arabera
Aurreikuspenak betez gero, urtea amaitu baino lehen pandemiaren aurreko jarduera berreskuratuko litzateke.
2022/02/03 - 11:14
4.653 milioi euroko irabaziak izan ditu BBVAk 2021ean, 2020koak halako hiru
Era berean, finantza-taldeak iragarri du azken hamar urteetako dibidendu handiena ordainduko duela eskudirutan. Emaitza errepikaria 5.069 milioikoa izan da, 2010etik izan duen irabazirik handiena.
2022/01/24 - 12:36
BBVAk eta Bizkaiko Aldundiak akordio bat sinatu dute ekintzailetza aurreratuaren arloan
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Carlos Torres Vila BBVAko presidenteak lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur bi erakundeen artean ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren arloan.
2022/01/18 - 18:26
Beraunberrik eta Onchenak Bizkaia Dorrea erosteko aurreakordioa itxi dute
Datorren asteetan operazioa behin betiko itxi ondoren, jabe berriek inbertitzaile taldeei parte hartzeko aukera emango diete. Sektoreko iturrien arabera, 165-175 milioi euroko prezioa du eraikinak.
2021/10/29 - 11:11
BBVAk 3.311 milioi euro irabazi ditu irailera arte, 2020ko galerak atzean utzita
BBVA taldeak akzioak berrerosiko ditu 3.500 milioi euroren truke, bere kapitalaren % 10 arte. Aurreko urtean 15 milioi euroko galerak izan zituen.
2021/07/30 - 12:04
BBVAk 745 milioi irabazi ditu ekainera arte Espainian, ia zazpi aldiz gehiago
Emaitza horiek taldeak aldi horretan izandako 1.911 milioi euroko mozkin osoaren % 39 dira, eta bigarren postuan jarraitzen du eremu geografikoen araberako ekarpenari dagokionez.
2021/06/08 - 23:33
BBVAk azkenean 3.000 langile kaleratzea adostu du sindikatuekin
Horrela, 3.798 langile kaleratu beharrean, 2.935 kaleratzeko proposamena egin du. Hala ere, Espainiako Estatuan dituen langileen % 10 baino gehiago geratuko dira lanik gabe.
2021/06/04 - 09:49
3.798 langile kaleratzeko asmoa 2.935ra murriztu du BBVAk
Ostiral honetan amaitzen da BBVAk aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea.
2021/05/19 - 10:45
BBVAk 3.331 kaleratze eta % 65eko kalte-ordainak iragarri ditu 52 urtez gorakoentzat
Gainera, 467 langile birkokatzea proposatu die finantza erakundeak sindikatuei.
2021/05/10 - 22:50
BBVAko langileek protesta egin dute Bilbon kaleratzeak salatzeko
Kaleratzeen baldintzak erabakitzeko negoziazioa hasi berri da. Lehen hiruhilekoan mila milioi eurotik gorako irabaziak izan dituen banku batentzat, egindako proposamena oso gutxi da.
2021/04/30 - 21:29
BBVAk 1210 milioi euroko mozkina lortu du 2021eko lehen hiruhilekoan
Bankuak dibidendu politikari berriz heltzeko asmoa du 2021ean (mozkinen % 35-40), 'pay out'ean oinarrituta , osorik eskudirutan ordaintzea, Europako Banku Zentralak murrizketak altxatu ondoren.
2021/04/22 - 22:45
BBVAk 94 langile kaleratuko ditu Euskadin, eta 20 Nafarroan
LAB sindikatuak "eraso berri honi erantzuteko" deia egin die langileei.
2021/04/13 - 23:07
Milaka langile kaleratzeko asmoa iragarri du BBVAk
Sindikatuak bilera batera deitu ditu ostiral honetan, lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzen hasteko.
2021/03/13 - 16:12
Antimilitaristek BBVAren egoitzako atea "hormatu" dute Bilbon
Ekintza sinbolikoa egin dute, bankuaren mozkinen "zati handi bat gerra-industria finantzatzetik" datorrela salatzeko.
2021/02/20 - 15:44
2021a susperraldiaren urtea izango dela uste du Domenech BBVAko analista ekonomikoak
Pandemiak mundua hankaz gora jarri duen honetan, ziurgabetasuna da nagusi ekonomian, txertaketa kanpainaren atzeratzea dela eta. Itxaropena Europar Batasunetik etorriko diren funtsetan jarrita daude.