Bbva
2023/04/27 - 10:47
BBVAk 1.846 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iaz baino % 39,4 gehiago
Taldeak Mexikon izan ditu irabazi handienak, 1.285 milioi euro. Espainiako Estatuan, 541 milioi euroko irabazi garbia lortu du BBVAk, iazko lehen hiruhilekoan baino % 9,5 gutxiago. Izan ere, bankuei ezarritako zerga berria tarteko 225 milioi euro ordaindu ditu.
2023/04/20 - 15:12
BBVAk aurreikusi du % 1,3 haziko dela BPGa aurten, eta 25.000 lanpostu sortuko direla bi urtetan
2023an eta 2024an ekonomiak suspertzen jarraituko du, BBVAren txosten ekonomikoaren arabera. Hain zuzen ere, % 1,3 haziko da BPGa aurten eta % 2,9 datorren urtean.
2023/03/15 - 19:56
Credit Suissek % 24 galdu du burtsan, eta izua zabaldu da Europako bankuetan
Horrela, Espainiako burtsak % 4,37 egin du behera, 2021eko azarotik izan duen beherakadarik handienean. Suitzako banku zentralak eta finantza-erregulatzaileak iragarri dutenez, likidezia emango diote Credit Suisseri, "beharrezkoa izanez gero", inbertitzaileak lasaitzeko saiakera argi batean.
2023/03/14 - 19:27
Bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, kutsatzearen mamua uxatuz
Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte iritsi da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09).
2023/03/14 - 06:00
Lehman Brothersek 2008an eragindako krisiaren mamua astindu du Silicon Valley Banken porrotak
Hala ere, aditu askoren iritziz, SVBren porrotak ez du Lehman Brothersen antzeko krisirik eragingo.
2023/03/13 - 13:31
Banku handiak burtsan hondoratu dira SVBren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik
Espainiako burtsan, saioaren amaieran beherakada handienak izan dituzte IBEX indizean kotizatzen duten sei bankuk, Sabadell buru zutela (% 11,81); ondoren, Bankinter (% 8,54), BBVA (% 8,24), Unicaja Banco (% 7,78), Santander (% 7,35) eta CaixaBank (% 6,24).
2023/02/21 - 15:47
1.455 milioi bildu ditu Espainiako Ogasunak energia enpresei eta bankuei ezarritako zergaren lehen ordainketan
Monterok zehaztu du 817,4 milioi euro bildu dituztela energia enpresetatik eta 637,1 milioi bankuetatik. Astelehenean bukatu zen lehen ordainketa egiteko epea.
2023/02/20 - 06:01
Bankuei ezarritako zergaren gakoak: Zer da, nortzuek ordainduko dute eta nola eragingo digu?
Ignacio Zubiri EHUko Ekonomia irakasleak bankuen ezohiko irabazie ezarritako zergaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2023/02/20 - 06:01
Bankuek eta enpresa elektrikoek azken eguna dute gaur Espainiako Gobernuaren zergaren lehen zatia ordaintzeko
Hala ere, bankuek zein enpresek ordainduko duten zenbatekoa itzultzea bilatuko dute. Horretarako, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarriko dituzte.
2023/02/04 - 09:11
Espainiako sei banku handienek markak hautsi dituzte 2022an, 20.850 milioiko mozkinekin, % 28 gehiago
Interes-tasen igoerak Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja Bancoren etekinen hazkundeari lagundu dio.
2023/02/01 - 09:45
BBVAk 6.420 milioi euroko etekina lortu zuen iaz, marka guztiak onduta
Guztira, 3.000 milioi euro bideratuko ditu akziodunen ordainsarietara, hots, irabazien % 47.
2022/12/15 - 14:49
BBVA Researchek gorantz berrikusi du Euskadiko BPGren hazkundea 2023an, % 0,8ra arte
Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Galizia dira goranzko berrikuspenen buru 2023an. Kontsumoa moteltzen hasi da inflazioaren erruz, eta turismoaren bultzadak ere atzera egin dezake.
2022/11/28 - 21:40
Bankuetako zuzendariek esan dute zerga berria errekurrituko dutela "ordaindu eta hurrengo egunean"
BBVAk esan du tasa kaltegarria izango dela Espainiako hazkunde ekonomikorako. Santanderrek ohartarazi du zerga ez dela "inflazioari aurre egiteko modurik onena". Sabadellek Espainiako Gobernuari leporatu dio zerga "presaka" ezartzea.
2022/10/18 - 15:30
BBVAk EAEren hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu, eta 2023an % 0,3 haziko dela aurreikusi du
BBVA Research txostenaren arabera, EAEko Barne Produktu Gordina % 3,5 haziko da aurten.
2022/10/06 - 15:01
BBVA Researchek % 1era jaitsi du 2023rako aurreikusitako hazkunde ekonomikoa
Inflazioa da mehatxu nagusia, baina muga jo duela iritzi dio. Hala ere, 2022an Espainiako ekonomiarako hazkunde aurreikuspena % 4,1etik % 4,4ra igo du erakundeak.
2022/09/13 - 20:46
Kongresuak tramitera onartu du bankuei eta energia konpainiei zerga berriak ezartzea
EAJk eta EH Bilduk tramitazioa babestu dute, baina EAEn eta Nafarroan aplikatzeko akordio bat eskatu dute. Are gehiago, bestela, jeltzaleek bide legaletik zerga atzera botatzeko aukeraz ohartarazi dute. EH Bilduk deitoratu duenez, zergek sektore horietan diru "oso gutxi" biltzea bilatzen dute.
2022/07/29 - 11:52
BBVAk 3.001 milioi euro irabazi ditu, eta % 57ko igoera izan du aurreko urtearen aldean
Bere jarduera handitzeak eta arrisku-adierazleen “portaera onak” bultzatu dituzte onurak. Atzerriko jarduerak ere mesede egin die enpresaren irabaziei.
2022/07/12 - 16:59
Banku handiek % 4,6 egin dute behera, Espainiako Gobernuak "salbuespenezko" zerga iragarri ondoren
Bankuek galerekin itxi dute saioa; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.
2022/05/30 - 18:12
Goirigolzarrik Villarejo kontratatzeko erantzuletzat jo du Francisco Gonzalez BBVAko presidente ohia
Caixabankeko presidenteak, orduan BBVAko kontseilari delegatua, Auzitegi Nazionalean esan du ez zuela zerikusirik izan Sacyr zelatatzeko Villarejo kontratatzearekin.
2022/05/26 - 23:42
Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"
Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".