BBVAk 1.846 milioi euro irabazi ditu martxora arte, iaz baino % 39,4 gehiago
BBVAk 1.846 milioi euroko irabazi garbia lortu du urtarriletik martxora, iazko epe berean baino % 39,4 gehiago, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak gaur zabaldutako datuen arabera. Bankuei ezarritako zerga berria tarteko 225 milioi euro ordaindu baditu ere, diru-sarrerak igo ditu eta horrek ahalbidetu du etekina handitzea.
Mexiko izan da, beste behin, irabazi gehien izan dituen BBVA Taldearen filiala, 1.285 milioi euro, hain zuzen ere.
Espainiako Estatuan, finantza erakundeak 541 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 9,5 gutxiago. Kredituak eta deposituak % 1,2 eta % 3,1 jaitsi dira, hurrenez hurren, 169.215 milioi euroraino eta 213.311 milioi euroraino.
Turkian 277 miliioi euro irabazi ditu. Iaz epe berean 76 milioi euroko galerak izan zituen.
Hego Amerikari dagokionez, 184 milioi euro irabazi ditu, % 14,8 gehiago.
Gainerako negozioen arloak, berriz, 92 milioi irabazi zituen, % 12,4 gutxiago.
Bezeroei emandako maileguak % 8 hazi dira, 373.481 milioi euroraino. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan, % 3,3ko berankortasun-tasa izan du maileguetan, iaz baino zazpi hamarren txikiagoa. Halaber, bezeroen gordailuak 395.880 milioi eurokoak izan dira, % 9,6 handiagoak.
Marjina garbia 3.942 milioi eurokoa izan da, % 38,6 handiagoa, nahiz eta inflazioak eraginda esplotazio gastuak ere % 25,7 hazi diren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.