Merkatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banku handiek % 4,6 egin dute behera, Espainiako Gobernuak "salbuespenezko" zerga iragarri ondoren

Bankuek galerekin itxi dute saioa; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.
Ibex 35
Ibex 35. Argazkia: EFE.

Banku handiek % 4,6 egin dute behera burtsan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak finantza-erakundeentzako "aparteko" zerga iragarri ondoren. Bi urtez aplikatuko da zerga hori, eta, ekitaldi bakoitzean, 1.500 milioi euro bilduko dira horri esker.

Bankuek galerekin itxi dute saioa, eta Sanchezen iragarpenetik askoz ere indar handiagoarekin egin dute behera; hala, Sabadellek % 7,44 galdu du; Caixabankek, % 8,63; Bankinterrek, % 5,08; Santanderrek, % 3,65 eta BBVAk, % 3,77.

Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan, Sanchezek adierazi du finantza-erakundeei ezarritako zerga aldi baterako izango dela, eta dagoeneko "tasen igoeraz baliatzen ari diren" finantza-erakunde handiei aplikatuko zaiela.

Hala eta guztiz ere, Espainiako Burtsak % 0,62 egin du behera, eta 8.000 puntuetara hurbildu da. IBEX 35 indizeak 50,4 puntu egin ditu atzera, % 0,62 galduta, eta 8.014,8 puntutan kokatu da. Iazko datuekin alderatuta, % 8,02 egin du behera.

Era berean, enpresa energetikoen aparteko onurak zergapetuko dituen beste zerga bat iragarri du Sanchezek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X