BBVAk 3.001 milioi euro irabazi ditu, eta % 57ko igoera izan du aurreko urtearen aldean
BBVAk 3.001 milioi euroko mozkina lortu du urteko lehen seihilekoan, eta % 59,3 igo da urtetik urtera euro kontagarrietan eta % 57, euro arruntetan.
Interes-marjina 8.551 milioi eurokoa izan da urtarriletik ekainera bitartean. 2021eko datuekin konparatuta, % 26,5eko igoera izan du.
Jarduera handitzeak eta arrisku-adierazleen "portaera onak" bultzatu dituzte etekin horiek. Era berean, atzerriko jarduerak ere, bereziki Mexikon, Turkian eta Hego Amerikan, enpresaren irabazien alde egin du.
Ez da urteko lehen seihilekoan irabaziak izan dituen enpresa bakarra. Bankuen sektorean, epe berean, Kutxabankek % 30 gehitu ditu irabaziak; eta energiaren sektorean, berriz, Iberdrolak, Enagasek eta Repsolek aurreko ekitaldian baino irabazi gehiago lortu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak garraio publikorako laguntzak luzatu ditu 2027 osorako, deskontu berberekin
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du ICCATek adostutako hegaluzearen eta atun mojaren kuoten igoera: "Euskadiri mesede egiten dio"
Salgaien trafikoa % 1,6 handitu da Pasaiako portuan urteko lehen hamar hilabeteetan
Langile bat larri zauritu da Zallako enpresa batean