Repsolek 2.539 milioi euro lortu, eta bere irabaziak bikoiztu ditu
Repsolek 2.539 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2022ko lehenengo seihilekoan, eta bikoiztu egin ditu aurreko urteko epe bereko 1.235 milioi euroko irabaziak.
Ekainera arte Repsolen emaitza garbi doitua, negozioen martxa neurtzen duena, 3.177 milioi eurokoa izan da. Nazioarteko negozioak % 56 inguruko ekarpena egin du. Horren erakusle nagusia esplorazio eta ekoizpen eremua izan da, jarduera osoa Espainiatik kanpo egiten dena.
Repsolen irabaziak aurreko urteko lehen sei hilabeteetan baino ia hiru aldiz handiagoak izan dira aurten. Emaitza onak hidrokarburoen eta horien deribatuen prezioen igoeraren ondorio dira, batez ere, Ukrainako gerrak sortutako tentsioek baldintzatuta.
Lortutako onurei esker, konpainiak 5.031 milioi eurora murriztu du bere zor garbia.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako