Kutxabankek 163,2 milioiko etekina lortu du urteko lehen seihilekoan, 2021ean baino % 30 gehiago
Kutxabankek 163,2 milioi euroko etekin garbia lortu du 2022ko lehen seihilekoan, 2021ean baino % 30 gehiago, bankuak berak agiri baten bidez jakitera eman duenez.
Bankuak azpimarratu duenez, Ukrainako gerrak eta "makroekonomiaren okertzeak zeharo baldintzatutako" testuinguru batean erdietsi dute emaitza. Inguruabarrek hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak "zuzentzera" behartu dutela gogorarazi du Kutxabankek, "energia horniduraren inguruko zalantzak tarteko".
"Inflazioak marka historikoak hautsi ditu, eta neurri publikoek ez dute nahi bezalako eraginik izan", gaineratu du finantza entitateak. Ondorioz, "finantza merkatuetan ezegonkortasun handia da", onartu duenez.
Hala ere, inbertsio funtsen merkatuan harpidetza gehien dituen hirugarren taldea da Kutxabank, liderra ekainean, nahiz eta testuinguru ezegonkorra izan, nabarmendu duenez.
Gainera, kreditu inbertsioak ia % 5 gora egin du, enpresen esparruko negozioak bilakaera azpimarragarria izan ondoren. Horrela, produktu guztietan gorakada izan da, bankuak oharrean jakinarazi duenez.
Bestalde, aseguruen jarduerak gora egin du, eta 89,7 milioi euroko ekarpena egin du ekainera arte.
Bankuaren "zuhurtzia" irizpideekin ados, kreditu eta higiezinen egoerak okerrera egiten baldin badu, Kutxabankek 113,2 milioi euro gorde ditu.
Azkenik, berankortasun tasari dagokionez, hobera egiten jarraitu du, eta % 1,38an kokatu da, sektoreko baxuena, Kutxabanken arabera. Horrela, aktibo zalantzagarrien kopurua 711 milioi euroan kokatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.