Burtsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, kutsatzearen mamua uxatuz

Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte iritsi da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09).
Frankfurteko burtsa (Alemania). Argazkia: EFE
Frankfurteko burtsa (Alemania). Argazkia: EFE

Ibex indizeak % 2,23ko igoerarekin itxi du saioa gaur, eta 9.159 puntura arte heldu da. Balio onenen artean kokatu dira Sabadell (% 4,50) eta CaixaBank (% 4,09). Horrela, bi bankuek asteleheneko galeren zati bat berreskuratu dute, Silicon Valley Banken porrotaren kutsatzeko arriskua uxatuz.

Era berean, Frankfurteko selektiboak ere % 1,83ko igoerarekin itxi du gaur, bankuen susperraldiak lagunduta. Horrela, Commerzbankek % 4,4 berreskuratu du eta Deutsche Bankek % 4,3 egin du gora.

Londreseko burtsak % 1,17ko igoerarekin itxi du saioa. Bankuen artean, Barclays % 3,11 igo da, Lloyds % 2,14, NatWest % 1,98, HSBC % 1,57 eta Standard Chartered % 1,16.

Credit Suisseren akzioek, aldiz, beherakada geldiaraztea baino ez dute lortu, % 0,75eko galerak izan baitituzte, nahiz eta egunean zehar berriro ere minimo historikoak markatu.

AEBetako banku sektorearen kotizazioak ere igoera handiak izan ditu Wall Streeten irekieran, bereziki First Republic Banken kasuan, astelehenean gehien zigortutako erakundeetako bat. Horrela, San Frantziskon egoitza duen bankuaren akzioak % 63,3 igo dira Wall Street zabaldu ondoren, nahiz eta minutuek aurrera egin ahala igoera % 48raino jaitsi.

Estatu Batuetako banku nagusiek ere igoerak izan dituzte gaur. Hala, Wells Fargok % 5,29 egin du gora, Citigroupek % 5,30 eta Bank of Americak % 2,49; Goldman Sachsek % 2 baino gehiagoko gorakada izan du, Morgan Stanleyk % 3,57 eta JP Morganek % 1,44.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X