Benjamin Netanyahu
2024/10/01 - 18:34
Israel ez da Libano hegoaldean sartu, Hezbollahren arabera
Zabaldutako informazioa gezurra dela adierazi du talde xiitak, eta bi herrialdeen arteko mugan "borrokarik ez" dagoela erantsi. Aurrez, Tel Avivek iragarri du "lurreko eraso mugatu, lokalizatu eta selektiboak" egiten hasi dela.
2024/10/01 - 10:06
Israelek lurreko inbasio ''mugatua eta lokalizatua'' abiatu du Libanon
Israelek bart hasi du lurreko erasoa Libanon, eta "gerraren hurrengo faseari" ekin dio. Israelgo Defentsa Indarrek ohar bidez jakinarazi dutenez, "informazio zehatza oinarri, Hezbollahk Libano hegoaldean dituen azpiegitura eta helburu terroristen kontrako lurreko eraso selektiboak" egingo ditu.
2024/10/01 - 09:42
Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/01 - 00:07
Libanon lurreko inbasioa hastear dagoela jakinarazi dio Israelek AEBri
Israelek artilleria bidezko bonbardaketa handia egin du Libanoko Wazzani herrian, Israelgo mugatik oso gertu, eta horrek lurreko operazioa "berehalakoa" izan daitekeenaren espekulazioak piztu ditu.
2024/09/30 - 11:42
Israelgo Armadak Beirut erdigunea bonbardatu du, lehen aldiz
Libanoko hiriburuko Cola barrutiaren aurkako erasoan, Palestinako Fronte Popularreko hiru kide hil dira, gutxienez. Israelen oldarraldia hasi zenetik, milioi bat desplazatu baino gehiago zenbatu dituzte Libanon, bertako lehen ministroaren arabera.
2024/09/29 - 22:18
Israelek Yemen bonbardatu du, eta gutxienez 24 pertsona hil ditu
Israelek "eskala handiko" erasoa abiatu du Yemenen, huthien aurka. Bonbardaketen helburua Al-Hudaida eta Ras Isa Yemengo portu garrantzitsuenak izan dira, baita bi instalazio elektriko ere.
2024/09/29 - 10:24
Nasrallahren hilketak muturrera eraman du tentsioa Ekialde Hurbilean
Mendekua agindu du Iranek, eta Israelen aurka ekiteko deia egin die musulman guztiei. Israelek, bere aldetik, berretsi du Hezbollahri erasotzen jarraituko duela, miliziaren baliabideak erabat deuseztatu arte.
2024/09/28 - 23:15
Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia hil du Israelek Beiruten egindako bonbardaketan
Israelek Beirut hegoaldea bonbardatu, eraikin bat eraitsi eta gutxienez sei pertsona hil ditu. Irango presidenteak esan du "gerra krimena" direla bonbardaketak.
2024/09/27 - 20:47
Israelek etxebizitzak bonbardatu ditu Beiruten, Netanyahuk NBEn egindako hitzaldia amaitu eta gutxira
Israelgo Armadak azaldu duenez, Hezbollah talde xiitaren "kuartel nagusiak" helburu zituen beste eraso bat egin dute, baina bulego horiek "etxebizitza eraikinen azpian" daudela erantsi du.
2024/09/27 - 20:45
Beiruteko eraikin batean zegoen Hezbollahren ''egoitza nagusia'' bonbardatu duela iragarri du Israelek
Israelgo ehiza-hegazkinek hainbat aire-eraso egin dituzte Beirut hegoaldean. Azken hilabeteetako erasorik bortitzena izan da. Israelgo Armadak Hezbollah talde xiitaren kuartel nagusia bonbardatu duela iragarri du.
2024/09/27 - 19:55
Ordezkaritza askok NBEko Batzar Nagusia utzi dute Netanyahuk bere hitzaldia hasi duenean
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa oholtzara igo denean, ordezkaritza ugarik, arabiarrek batez ere, aretotik alde egin dute.
2024/09/27 - 18:45
Netanyahu: "Iranen ez dago lekurik Israelek erasotu ezin duenik, eta horrek Ekialde Hurbil osorako balio du"
Israelgo lehen ministroak onartu du ez zuela batzarrera joateko asmorik, baina joatea erabaki du, "podium honetatik nire herrialdeari zuzendutako gezur eta irain guztiak entzun ostean gauzak argi uzteko".
2024/09/25 - 11:23
Israelen azken bonbardaketek 19 hildako utzi dituzte gaur Libanon
Azken orduotan milaka libanoarrek euren etxeak utzi dituzte eta iparralderako bidea hartu dute, babes bila. Nazio Batuen Erakundeak errefuxiatu palestinarrentzako duen agentziak (UNRWA) bi larrialdi-babesleku jarri ditu martxan, erasoetatik ihesean doazen herritarrei babesa emateko.
2024/09/25 - 09:59
Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/24 - 19:06
Hezbollahren misilen unitateko burua Beiruten hil duela ziurtatu du Israelek
Israelek beste erasoaldi bat egin du gaur Beiruten. "Bonbardaketa selektibo" batekin hainbat eraikin suntsitu ditu Libanoko hiriburuan. Azken datuen arabera, 550 pertsona baino gehiago hil dituzte Libanon azken egunetan.
2024/09/24 - 09:43
Albiste izango dira: Euskal Zinemaren Gala, Gerra Libanon eta Atun gorria Bizkaiko Golkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/23 - 19:24
Libanoko Gobernuak larrialdi plan nazionala aktibatu du, Israelen bonbardaketa masiboen ondorioz
Israelek herrialdearen hegoaldearen eta ekialdearen aurka egindako bonbardaketa masiboen ondorioz, Libanoko hainbat eremutatik desplazatzen ari den "jende kopuru handiari" laguntzea da planaren helburua.
2024/09/23 - 16:58
Israelgo Armadak 492 pertsona hil eta 1.600 baino gehiago zauritu ditu Libanon egindako bonbardaketetan
Tel Avivek aire erasoak egin ditu herrialdearen hegoaldean, ekialdean eta ipar-ekialdean; biktimen artean haurrak eta osasun langileak daude. Gainera, Israelgo Armadak esan du bigarren eraso bat egin duela Beiruten.
2024/09/22 - 23:44
Israel eta Hezbollah, elkarri haginak erakusten, mundua bake eske
Isralek eta Hezbollahk misil eta kohete ugari jaurti dizkiote elkarri azken egunetan. Hezbollahren erasoetako bat Haifaraino iritsi da eta Israelen erasoek dozenaka hildako utzi dituzte azken egunetan Libanon. Bien arteko gatazka ez da berria eta betikoek jarraitzen dute sufritzen: zibilek.
2024/09/19 - 19:16
Israelek ustez Hezbollahk erabilitako "eraikin militarrak" eta "arma biltegi bat" bonbardatu ditu Libanon
Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak "gerra beste fase batean" sartu dela esan du eta armadaren operazioen "erdigunea" iparraldeko mugara mugitzen ari direla gaineratu du.