Bermeo
2022/02/28 - 17:38
Gaztelugatxerako sarrera Aste Santuan irekiko dute, urtebete baino gehiagoz itxita egon ostean
Gaztelugatxeko ermitarako igoera 2021eko urtarrilean itxi zuten, medi-magal batean izandako luizi baten ondorioz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera, Aste Santurako irekiko dute sarbidea.
2022/02/27 - 15:54
Sexu abusuak adingabeei Bermeon: Honela kontatu dugu, modu kronologikoan, EITB Median
Momentuz, Bermeoko Jose Done ikastetxean izandako sexu abusuen zortzi biktima baieztatu ditugu, eta horietatik lauk salaketa jarri dute jada Ertzaintzan. Posta elektroniko bat ere ireki dugu: info@eitb.eus bertan edonork informazioa edo lekukotzarik eman nahiko balu.
2022/02/27 - 15:49
Bermeoko parrokoa, sexu abusuei buruz: "Barkamena eskatzen dugu"
Bermeoko herritar batzuek bizi izan zituzten gehiegikerien inguruan EITB Mediak kaleratutako testigantzek herria astindu dute, eta, bertako hiru elizatan, ohar bat irakurri dute igande honetan.
2022/02/26 - 22:16
Kontxiren testigantza: "Jatorra zen, eta sentiarazten zigun hori zuzena zela eta gu geundela erratuta"
Jose Done Bermeoko ikastetxeko beste ikasle ohi batek bere bizipena bidali digu. Kontxik kontatu digunez, 10 urte zituen abusuak jasan zituenean, eta terapiara joan behar izan zuen hura gainditzeko. Egon litezkeen biktimei kontatzeko eskatu die.
2022/02/26 - 15:48
Bermeoko ustezko pederastaren zortzi biktima konfirmatuta daude; Ertzaintzak lau salaketa jaso ditu
Dagoeneko ustezko pederasta honen zortzi biktima ditugu konfirmatuta eta Ertzaintzak jada badauzka lau salaketa jarrita eta ikertzen ari da. Bestalde, menesianoen ordena isilik dago, oraindik ez die gure galderei erantzun. Bitartean, info@eitb.eus-era kasu gehiago heltzen ari dira.
2022/02/26 - 15:42
Anaia menetarra munstro baten modura deskribatu du Pedrok: Bi aurpegi zituela eta agresiboa zela esan digu
Pedro Pujanak 1976. urteko bere gelakoen argazkia erakutsi digu; 10 urte zituen. Gurekin hitz egin duen klase horretako bigarren biktima da. Ertzaintzan salatu dituen sexu abusuak, zigortu eta gela batean bakarrik utzi zutenean gertatu ziren.
2022/02/26 - 13:02
Pedrok ere sexu abusuak jasan zituen Bermeon: ''Orain artekoak ez dira biktima bakarrak, askoz gehiago gara''
Bermeoko Jose Done eskolan izandako sexu abusuen salaketek soka luzea ekarri dute. Pedro Pujanak ere pairatu zituen, 10 urte zituenean, 1976. urtean. Dagoeneko jarri du salaketa Ertzain-etxean. (Elkarrizketa osoa, Gaur Egun albistegian, 14:00etan)
2022/02/25 - 15:57
Menetarren ordeneko ordezkariak eta abusuen biktimak aurrez aurre bilduko dira
Bi aldeen arteko bilera hurrengo astean ospatuko da. Bilboko Eliz Barrutia bitartekari lanetan aritu da bilera egiteko.
2022/02/25 - 15:00
Anaia Menestarren probintziala Bermeoko San Jose ikastetxeko biktimekin bilduko da datorren astean
Topaketan gotzaindegiko ordezkari bat ere izango da. Astelehenean, otsailaren 21ean, EITB Mediak Bermeoko San Jose ikastetxean 70eko hamarkadan adingabeei egindako sexu-abusuen zenbait kasu azaleratu zituen.
2022/02/24 - 15:47
Jose Done ikastetxeko zuzendari ohia salatu duten hiru emakumek nazka sentitu dute haren hitzak entzutean
Bermeoko abusuen biktimei atentzioa deitu die beraiekin elkartzeko luzatu dien gonbita. Nazka sentitzearekin batera, aho zabalik gelditu dira, oraindik ere umeekin lan egiten duela jakin dutenean.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/24 - 13:24
AURRERAPENA | Bermeoko biktimen erreakzioa ustezko abusatzailearen hitzei
Bermeoko Jose Done ikastetxeko abusuen biktimek ustezko abusatzailearen hitzei nola erantzun dieten ikusi ahal izango dugu 14:00etako "Gaur Egun" albistegian.
2022/02/23 - 15:19
Jose Done ikastetxeko zuzendari ohia: "Baten bat haurdun geratu dela esatea besterik ez zaizu geratzen"
Asier Sanchezek Bermeoko Jose Done ikastetxeko ustezko abusatzailea aurkitu eta elkarrizketatu du Madrilen. Bermeon igarotako urte haiek poztasunez gogoratzen dituela esan dio eta ez du onartu inolako gehiegikeriarik egin zuenik.
2022/02/23 - 12:32
Carmen Adán: ''Abusu kasuak beti ikertzen dira eta inoiz ez dira automatikoki artxibatzen''
Bermeoko Jose Done ikastetxeko pederastia kasuei buruz galdetu diotenean, Euskadiko fiskal nagusiak onartu du horrelako salaketak "oso ohikoak" direla eta "polizialki ikertzen diren atestatu guztiak Fiskaltzara iristen direla beti".
2022/02/23 - 12:12
EAEko Fiskaltza: "Abusuen kasuak beti ikertzen dira, ez dira automatikoki artxibatzen"
Bermeoko auzian galdetuta, Carmen Adan fiskal nagusiak esan du mota honetako delituak "diskrezio osoz" ikertzen direla, "adingabearen interesa eta errugabetasun presuntzioa" tarteko.
2022/02/23 - 11:04
Josu Erkoreka: ''Bermeotar askori bezala, Jose Done ikastetxeko abusu kasuek harridura eragin didate''
"Ez nuen horren berririk. Zuzendaria urrunetik ezagutzen nuen, baina ezkutuan egon dira kasu horiek. Ez naiz harrituta dagoen herritar bakarra, baina salaketa serioak daude atzean, eta, beste gai batzuetan bezala, ikerketa abiatu beharra dago", azpimarratu du.
2022/02/23 - 10:16
Erkoreka: "EAEn izan diren 41 sexu-abusu kasu ari da ikertzen Ertzaintza"
Elizaren baitan izan diren pederastia kasuei buruz mintzatu da Segurtasun sailburua Euskadi Irratian, eta aurreratu du 41 biktima daudela: 36 Bizkaian, 5 Gipuzkoan eta bat bera ere ez Araban. Bizkaiko kasuetatik hiru Bermeoko Jose Done ikastetxekoak dira, EITB Mediak argitara atera dituenak.
2022/02/23 - 10:11
Bermeoko Udalak Jose Done Ikastetxean salatutako abusu "larri eta jasanezinak" gaitzetsi ditu
Udalak, gainera, herritarrei eskatu die "gertakari hauei aurre egiteko". Udal talde guztiek gaitzetsi dituzte "publiko egindako ustezko gertakari onartezinak".
2022/02/23 - 09:40
Bermeoko abusuen ustezko egileak ukatu egin ditu akusazioak: "Frogarik gabe, zurrumurruak baino ez dira"
Asier Sanchez kazetariak Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiarekin hitz egiteko aukera izan du. Duela 40 urte hainbat adingaberi sexu-abusuak egitea leporatzen diote.
2022/02/23 - 09:00
AURRERAPENA | Bermeoko ustezko pederasta: ''Asko sentitzen dut, ez zen nire asmoa, baina hau gehiegizkoa da''
Bermeoko San Jose ikastetxeko sexu-abusuen egilea Madrilen bizi da eta EITBk topatu eta elkarrizketatu ahal izan du. Elkarrizketa osoa 14:00etan, Gaur Egunen.