Bermeo
2022/02/22 - 21:00
Bermeoko Jose Done ikastetxeko sexu-abusuen ustezko egilearen lehen irudiak
Asier Sanchezek abusuen ustezko egilea aurkitu du. Madrilen bizi da, Menestarren Kongregazioaren egoitza batean. 90 urteko gizon bat den arren, osasun egoera onean dago. Paseatzera irteten da eta bizi den lekutik gertu dagoen parke batean egiten ditu ariketa fisikoak.
2022/02/22 - 18:00
Bermeoko Jose Done ikastetxean izan ziren sexu-abusuak gaitzetsi ditu Menetarren ordenak
Bermeoko Jose Done ikastetxean izan ziren sexu-abusuak gaitzetsi ditu Menesianoen ordenak, eta barkamena eskatu die biktimei eragindako minagatik.
2022/02/22 - 15:44
Harriduraz hartu dute bermeotarrek sexu-abusuen berria
Jose Done ikastetxen duela 40 urte jasandako abusuen berria, ahoz aho dabil Bermeon. Gazteak eta adinekoak, denak zur eta lur gelditu dira.
2022/02/22 - 15:40
''Beste anaia erlijioso batek dena ikusi zuen, atea itxi zuen, eta joan egin zen''
Bermeoko Jose Done eskolan izandako sexu abusuen salaketek soka luzea ekarriko dute. Atzo lehen bi kasuak ezagutu genituen. Zuzendariak sexu abusuak egin zizkiela azaldu zuten, gaur beste bi kasu dakarzkizuegu; neba-arrebak dira.
2022/02/22 - 14:17
Zupiria: "Testigantza horiek zirrara eta egonezina sortzen dizkigute"
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du badaudela beste herrialde batzuetan tankerako gehiegikeriei aurre egiteko "modu eredugarriak" eta horien aldekoa dela Jaurlaritza bera. Horretarako, baina, ezinbestekoa da jasandakoa salatzea.
2022/02/22 - 13:47
Bermeoko Jose Done ikastetxean abusuak jasan zituzten hiru biktimak salaketa aurkeztu dute Ertzaintzan
Bilboko Elizbarrutia hasi da gutxienez bost pertsonak pairatutako sexu abusuak ikertzen. Poliziaren aurrean aurkeztutako salaketokin, baina, auzibidea abiatu da.
2022/02/22 - 11:55
Sexu-abusuen ikerketan Bilboko Gotzaindegia ''amaieraraino'' iritsiko dela espero du Unai Rementeriak
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Bilboko Gotzaitegiak ustezko sexu-abusuen kasuen ikerketa "muturreraino eramateko" hartutako erabakia azpimarratu du, eta "amaieraraino iristea" espero duela gaineratu du.
2022/02/22 - 09:00
AURRERAPENA: Bi anai-arrebak Bermeoko Jose Done ikastetxean jasandako abusuak kontatu dizkigute
Duela zenbait hamarkada Bermeoko Jose Done eskolan izandako beste bi sexu abusu kasuren berri eman du EITB Mediak.
2022/02/21 - 21:00
EITB bi biktimarekin itzuli da abusuak jasan zituzten ikastetxera: ''Gaizki sentitzen naiz; bera ikusten dut''
Asier Sanchez EITBko kazetariaren ikerketa batek argitara atera ditu Bermeoko Jose Done ikastetxean 70 eta 80ko hamarkadetan ustez adingabeei egindako sexu-abusuak, garai hartan zentroko zuzendari zenak, Menesiako erlijioso batek, egindakoak.
2022/02/21 - 20:57
Bermeoko Jose Done ikastetxean duela 40 urte jasandako abusuak salatu dituzte 2 emakumek Bilboko Elizbarrutian
Sexu-abusuak 70eko hamarkadaren bukaeran gertatu ziren eta ustezko erasotzailea Bermeoko Jose Done ikastetxeko zuzendari ohia da. EITB Mediak salaketa jarri duten bi emakumeekin hitz egin du eta astearte honetan beste bi biktimaren testigantzak argitaratuko ditu.
2022/02/21 - 15:21
Bermeoko Jose Done eskolako biktima bat: ''Uda hartan, haurtzaroa kendu zidan''
Maitek eta Karmelek badakite ez direla menesianoen eskolak abusuak jasan zituzten bakarrak. JoseDonebiktimak@gmail.com helbide elektronikoa martxan jarri dute biktima gehiagoren testigantzak jasotzeko.
2022/02/21 - 13:53
Bermeoko Jose Done eskolan ustez abusuak jasan zituzten bi biktimak bizitakoa kontatu diote Asier Sanchezi
Biktimetako batek lehen pertsonan kontatu dio Asier Sanchezi nola bizi zuten egoera hura, eta aitortu dio ustezko erasotzailea kongregazioko anaia bat zela.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/05 - 15:47
Bermeoko Itsuki irratiak seinalea eten du 37 urteko ibilbidearen ostean
Azken 12 urteetan bi lagunek eraman dute komunikabidea. Baina diru faltak estututa, ixtera behartuta daude, herritarren zoritxarrerako. Ez dira garai errazak tokiko komunikabideentzat.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/02/02 - 18:05
Itsas jaialdi kultural batek 20 portutan omenduko du Elkano
Pasaia, Bermeo eta Baiona dira datorren udan "festibal ibiltari" horrek harrapatuko dituen udalerrietako batzuk. Abesti bat ere egingo diote.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.