Bermeo
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/14 - 19:59
Ekaitzak orro egin du Bermeon
Eguneko bero saparen ondotik, ekaitza sartu da arratsaldean Bermeon eta euria hasi da. Unai Urresti Castrillok eitb.eus-en erabiltzaileen ataritik EITB Mediara bidalitako bideoa.
2022/04/25 - 15:03
Gaztelugatxeko sarbidea ireki dute berriro
Gaztelugatxe zabalik dago berriro, mendi-hegala egonkortzeko lanak amaitu ondoren. Eremuan luizia izan zen 2021eko urtarrilaren 7an eta orduz geroztik itxata zegoen.
2022/04/25 - 10:52
Gaztelugatxe, berriz irekita gaurtik aurrera
Bizkaiko uhartetxoa berriz irekita dago, behin mendi-hegala egonkortzeko lanak bukatuta. Neurketa-sistema bat instalatu dute sor daitezkeen mugimenduak monitorizatzeko eta lurra etengabe aztertzeko.
2022/04/22 - 10:53
Txorrotako ura edangarria da berriro Bermeon
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gauean lortu du arazoa konpontzea, eta goizean jada ohikoa zen zerbitzua. Bestalde, Lekunberriko Udalak jakinarazi du asteazkenetik udalerriko iturriko ura ez dela egokia giza kontsumorako.
2022/04/21 - 22:35
Hiru zisterna-kamioi eraman dituzte Bermeora, herritarrek edateko ura izan zezaten
Iturriko ura ez edatea gomendatu dute Bermeoko zonalde batzuetan. Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura uhertu da alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan.
2022/04/21 - 19:49
Iturriko ura ez edatea gomendatu dute Bermeoko zonalde batzuetan
Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura uhertu da alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan.
2022/04/08 - 16:00
Tipi-tapa, 22. Korrika Busturialdean
Busturialdeko herriek elkarri pasa diete lekukoa zazpigarren egunean.
2022/04/07 - 17:19
Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan
Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
2022/04/07 - 15:50
Gaztelugatxek ere ikusi du Korrika pasatzen
Korrikaren zortzigarren eguna irudi ederrak ari da eskaintzen. Une honetan Busturialdea ari da gurutzatzen Korrikaren lekukoa. Gauerdian Gipuzkoara sartuko da Mutrikutik.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/03 - 21:14
18 Grammy Sari irabazi dituen Rafa Sardina musika-ekoizle bermeotarrarekin izan gara
Gaur Grammy sariak banatuko dituzte Las Vegasen. Rafa Sardina bermeotarra Los Angeleseko musika-ekoizlerik ezagunenetakoa da, eta bere estudioko ateak ireki dizkigu.
2022/03/25 - 19:58
Gaztelugatxe Aste Santuan ez irekitzeko eskatu du Bermeok, obrak egin ezean
Eskaileretarako eta ermitarako sarbideak itxita jarraitzen du, 2021eko urtarrilaren 7an lur-jausi baten ondorioz itxi zutenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak sarbidea Aste Santurako berrirekitzea zuen aurreikusita, eta Bermeoko alkateak nahiago du itxaron, lurraren segurtasuna bermatu arte.
2022/03/17 - 14:59
Erakusketa batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urteak errepasatuko ditu
Getxon, Barakaldon, Durangon, Markina-Xemeinen, Bermeon, Balmasedan eta Urduñan egongo da ikusgai.
2022/03/14 - 15:44
Bermeotik autobusa atera da Ukrainara materialarekin eta 65 errefuxiatu ekarriko dituzte bueltan
Izaro Sub Bermeoko urpekarien taldeak antolatutako ekintza humanitarioa da. Jaurlaritzarekin koordinatuta egin dute. Autobusa beteta doa Ukrainara, 2,5 tona janari eta medikamentu daramatza.
2022/03/12 - 22:47
Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da
Iaz, Royk eta Landak, arrano arrantzale bikoteak, Urdaibain egin zuten habia. Hiru txita izan zituzten, horietako bat, albinoa, baina hirurak hil egin ziren. Irailean, Afrikara bueltatu ziren negua pasatzera, baina aste honetan, Landa, arrano arrantzale emea, Urdaibaira itzuli da.
2022/03/09 - 20:50
Gasolioaren prezioak atunontzien bideragarritasuna kolokan jartzen duela ohartarazi dute armadoreek
Anertz Muniategi ANABAC Atunontzi Armadoreen Elkarteko zuzendari nagusiak ohartarazi duenez, Italiako flotak jarduera bertan behera utzi du dagoeneko.
2022/03/06 - 19:48
Blancok EAren "erronkei" heltzea eskatu du, "barne gatazkekin segundo bat bera ere" galdu gabe
Alderdiaren idazkari nagusiak esan du Nafarroa lehentasuna dela, "eskuina baztertzeko" apustuaren baitan. Kritikoek, berriz, primarioak eskatzen jarraitzen dute.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/01 - 00:18
Bermeoko Jose Done ikastetxeko sexu-abusuen biktimak menetarren ordenako arduradunarekin bildu dira
Erasotzaileak eragindako minagatik barkamena publikoki eska dezala galdegin diote bileran izan diren biktimek. Menetarren ordenako arduradunak esan die ikerketa bat abiatu dutela garai hartan Bermeoko ikastetxean izan ziren gehiegikeriak argitzeko.