Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturriko ura ez edatea gomendatu dute Bermeoko zonalde batzuetan

Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura uhertu da alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan.
Iragarkia
El Consorcio ha trasladado varios camiones con agua potable a Bermeo (Bizkaia). Imagen: EiTB Media
18:00 - 20:00
Hiru zisterna-kamioi eraman dituzte Bermeora, herritarrek edateko ura izan zezaten

Bizkaiko Ur Partzuergoak Bermeoko herritarrei iturriko ura ez edatea gomendatu die herriko zonalde batzuetan; izan ere, Almikeko tratamendu estazioak huts egin du, eta ura arretu da.

Partzuergoak agiri batean jakitera eman duenez, alde zahar, portu zahar, merkataritza-gune, Askatasuna eta Zarragoitxiko etxebizitzetan ura uhertu da.

Zonalde horietara edateko ura eramateko kamioiak bidali ditu Partzuergoak, hornidura normaltasunera itzuli bitartean bizilagunen premiazko beharrizanak asetzeko.

Iturriko ura arretu dela atzeman duenetik Partzuergoak sarean purgak eta konponketak egin ditu, arazoa murrizteko saiakeran.

Bestalde, arazoa guztiz konpontzen denean jakinaraziko dutela erantsi du Partzuergoak. Gainera, edozein zalantzaren aurrean, 94 487 31 87 telefonoaren bidez Partzuergoarekin harremanetan jartzea eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X