Bero-boladak
2023/07/18 - 16:32
Nafarroa erdialdean eta Erriberan alerta laranja dago ezarrita beroagatik eta abisu horia Pirinioan
Nafarroa erdialdean 39 graduraino iritsi daitezke termometroak, 40tik gora hegoaldean. Sute arriskua ere oso handia da ia Nafarroa osoan. Foruzaingoek deia egin dute tentuz ibiltzeko.
2023/07/17 - 21:22
56 ºC neurtu dituzte Death Valleyn (AEB)
AEBko hego-mendebaldeko 100 milioi biztanle inguru alerta egoeran daude muturreko beroagatik. Meteorologia Zerbitzu Nazionalak (NWS) adierazi duenez, astearte honetan hainbat marka gainditzea espero da. Death Valleyn, 1913an ezarritako 134 °Fko marka hautsi liteke (56,7 °C).
2023/07/17 - 16:51
Europa hegoaldea gogor astintzen ari da azken egunotako bero-bolada
Inoiz neurtu den tenperaturarik altuena gainditzear egon daiteke Europan datozen egunetan. Bero-boladak kontinentearen hegoaldeko herrialdeak astinduko ditu gogorren: Espainia, Grezia eta Italia, hain zuzen.
2023/07/17 - 16:40
110 milioi pertsona alertan daude muturreko beroagatik, AEBn
Estatu Batuetan sekula ezagutu ez duten beroaldiari aurre egiten ari dira. Leku batzuetan, Kalifornian adibidez, muturreko tenperaturak jasaten ari dira eta 56 gradura ere iritsi dira. 100 milioi lagun alerta egoeran daude beroagatik.
2023/07/17 - 15:10
Asteburuko atsedenaldiaren ondotik, bero zakarra Arabara eta Nafarroara itzuliko da asteartean
12:00etatik 17:00etara 37 gradura arteko tenperaturak espero dira Arabako hegoaldean. Foru Erkidegoan, berriz, Aemetek abisu laranja ezarriko du bihar arratsaldean, 40 gradu inguruko tenperaturak espero baitira.
2023/07/16 - 17:49
Tenperaturen igoerak zoonosiak ugaritzea ekarri du
Izurriteen gorakadaren aurrean, nabarmen handitu da izurriteak kontrolatzeko enpresen beharra. Osasun publikoko arazoa da jada, eta etorkizunean gaixotasunen % 75en kausa izan daiteke.
2023/07/14 - 07:00
Bero sapa espero da gaurko, 40 °C-ko maximoekin Erriberan, baina denbora tarte batez baino ez da izango
Alerta laranja ezarri dute Nafarroa erdialdean eta Erriberan, eta abisu horia, EAEn (30-36 graduko maximoak). Dena dela, 13:00etatik aurrera, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta tenperaturak 10 gradu jaitsaraziko ditu.
2023/07/13 - 16:04
Bero sapa espero da biharko, 40 °C-ko maximoekin Erriberan, baina denbora tarte batez baino ez da izango
Alerta laranja ezarri dute Nafarroa erdialdean eta Erriberan, eta abisu horia, EAEn (30-36 graduko maximoak). Dena dela, 13:00etatik aurrera, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta tenperaturak 10 gradu jaitsaraziko ditu.
2023/07/13 - 09:46
Albiste izango dira: Posta bidezko botoa, Hipoteka Maileguen epaia eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/13 - 09:18
Bero itogarria iragarri dute biharko Hego Euskal Herrian, 36-38 gradu arteko tenperaturekin
13:00etatik aurrera, abisu horia aktibatuko dute tenperatura altuengatik, bai EAEn bai Nafarroan, eta 19:00ak arte egongo da indarrean.
2023/07/12 - 07:00
Beroak atsedenaldia emango du gaur eta bihar, baina ostiralean lurralde osora itzuliko da
Gaur, asteazkena, ahulduta iritsiko den fronte hotz batek hodei dezente ekarriko ditu ipar partera; ere euri pixka bat ere egin dezake noizbehinka. Ebro ibarrean ere tenperatura asko jaitsiko da, beroa askoz jasangarriagoa izango da, eta balio maximoak 30 gradu inguruan geratuko dira.
2023/07/11 - 22:31
Tutera, Zarrakaztelu, Sartaguda eta Tafallan, besteak beste, beroa handia izan dute gaur
Igerilekuak aukeratu dituzte askok beroari aurre egiteko. Berora ohituta, bertakoek diote azken bi urteotan egiten ari dena ez dela normala. Bihar ia 10 gradu jaitsiko dira termometroak.
2023/07/11 - 16:33
Lleidako nekazariak kezkatuta daude, beroak 10 egun aurreratu baitu uzta
Mediterraneo osoan jasaten ari dira beroaldia. Katalunian, Lleida inguruan, nekazariak kezkatuta daude. Eguraldi honekin hainbat produkturen uzta aurreratu da eta horrek hainbat arazo sortu ditu, besteak beste, ez dutela uzta biltzeko langilerik topatzen.
2023/07/11 - 16:27
Nafarroako Erriberan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtuko dira gaur
Alerta laranja gaueko 21:00ak arte dago indarrean Nafarroan. Ordurako ziertzoa sartuko da eta tenperaturak arinduko ditu. Bihar ia 10 gradu gutxiago izango dituzte Erriberan.
2023/07/11 - 10:32
Albiste izango dira: Beroaldia Nafarroan, marmokak hondartzetan eta NATOren goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/11 - 07:00
Kantauri isurialdeak bero boladari izkin egingo dio, baina Erriberan tenperatura are gehiago igoko da gaur
Afrika iparraldetik datorren aire beroak batez ere Nafarroako Erriberan izango du eragina. Bertan maximoak 40 gradura iritsi ahal izango dira. Horregatik, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik.
2023/07/10 - 15:57
Nola eragingo digu Euskal Herrian bero-boladak?
Bero olatua iritsi zaigu Iberiar Penintsularen hegoaldetik eta, Xabi Casado "Eguraldia"ko aurkezleak azaldu digunez, tenperaturek gora egingo dute Euskal Herrian, bereziki Nafarroan.
2023/07/10 - 14:16
Asiako nekazariak gauez lan egiten hasi dira beroa ekiditeko
Uda honetan Asia hegoaldean jasaten ari diren tenperatura altuek (37-38 ºC egunero) langile askoren ohiturak aldatzea ekarri dute. Arroza landatzen duten nekazariak, adibidez, gauez hasi dira lan egiten, eurentzat eta landarearentzat hobea delako.
2023/07/10 - 11:08
Tenperaturek gora egingo dute eta Nafarroa abisu horian sartu da
Hego Euskal Herrian 35 graduren bueltan ibiliko dira termometroak gaur. AEMETek, estatuko meteorologia agentziak, abisu horia jarri du Nafarroa ia osoan. Pirinioak eta Kantauri isurialdea dira salbuespenak.
2023/07/08 - 20:49
Lainoak eta beroa, asteburuan nagusi Euskal Herrian
Ezegonkortasunak markatutako egun pare baten ondoren, larunbatean eguraldia egonkortu egingo da berriro. Larunbata apur bat freskoagoa izango da ipar partean eta hegoaldean bero eutsiko dio. Igandean hodeitsuago egongo da Kantauri isurialdean eta eguzkia izango da nagusi hegoaldean.