Bero itogarria iragarri dute biharko Hego Euskal Herrian, 36-38 gradu arteko tenperaturekin
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du bihar, uztailak 14, tenperatura altuengatik, 36 gradu inguruko maximoak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. AEMETek ere tenperatura altuak iragarri ditu Foru Erkidegoan, eta Erriberan eta Nafarroa erdialdean 38 gradutik gorako tenperaturak izango dituzte.
Hala, abisu horia ezarriko dute 13:00etatik 19:00ak bitartean Hego Euskal Herrian tenperatura altuengatik. Iragarpenaren arabera, maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke EAEko barnealdean eta 30 gradu ingurukoak, kostaldean. Nafarroan, berriz, zenbait tokitan 40 ºC inguruko tenperaturak espero dituzte, eta 37 ºC Iruñean.
Bero handiko egunak igaro ondotik, Nafarroan termometroek atseden txiki bat emango duten arren, bihar bero sapa itzuliko da, batez ere lurraldearen hegoaldera. Egun eguzkitsua izango da Euskal Herri osoan hego-ekialdeko haizearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak