Bero sapa espero da biharko, 40 °C-ko maximoekin Erriberan, baina denbora tarte batez baino ez da izango
Biharko eguna sargoria izango da, bereziki Nafarroa erdialdean eta Erriberan (39-40 ºC-ko maximoak iragarri dituzte). Hori horrela, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du bi guneotan. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) termometroak ez dira horrenbeste igoko, baina bero egingo du: kostaldean, 30 ºC tenperatura maximoak espero dira; 35 ºC ingurukoak, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta 36 ºC-ra igoko dira Araban. Nolanahi ere, ordu batzuez baino ez da izango, Euskalmetek zehaztu duenez.
Izan ere, Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, 13:00etatik aurrera, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta tenperaturak 8-10 gradu jaitsiko dira bat-batean. Tenperatura aldaketa mendebaldetik ekialdera eta kostaldetik barnealdera hedatuko da. Hots, 13:00-14:00 tartean, Bizkaiko kostaldean igarriko dute beherakada, eta 15:00-16:00 bitartean, lurraldearen barnealdean. Gipuzkoako kostaldean 16:00etarako "freskatuko" du, eta ordubete geroago (17:00ak aldean) barnealdean. Tenperaturen jaitsiera arratsaldean sumatuko dute Araban, 17:00etatik aurrera (Arabako Errioxan, 19:00ak arte itxaron beharko dute).
Nafarroan, ia lurralde osoa —Pirinioak izango dira salbuespena, eta Nafarroako Kantauri Isurialdean abisu horia izango da indarrean— egongo da alertapean eguerditik 20:00ak arte. Bero itogarriena Erriberan izango dute eta termometroak 40 ºC-ra igoko dira bertan. Nafarroa erdialdean, Iruñea hiriburua tartean, 39 ºC-ko maximoak espero dira. Hala, sanferminetako azken eguna gerizpean igaro beharko dute iruindarrek eta bisitariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun