Kantauri isurialdeak bero boladari izkin egingo dio, baina Erriberan tenperatura are gehiago igoko da gaur
Gaur ia 20 graduko aldea egongo da itsasertzeko tenperatura maximoaren eta barnealdeko tenperaturaren artean. Bizkaia eta Gipuzkoa bero boladatik libratuko dira, baina ez Arabako eta Nafarroako hegoaldea.
Afrika iparraldetik datorren aire beroak batez ere Euskal Herriko hegoaldean izango du eragina, eta zehazkiago Nafarroan. Erriberan tenperatura are gehiago igoko da eta maximoak 40 gradura iritsi ahal izango dira.
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik. Zorionez, egunaren amaieran ziertzoa indarrez sartzeak bero-sentsazioa arinduko du bertan.
Kantauri isurialdean giroa leunagoa izango da, eta hodeiak eta ostarteak izango dira. Are gehiago, egunaren amaieran euria egin lezake ekialdean. Isurialde mediterraneoan eguna eguzkitsua izango da berriro. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoak 2 edo 3 gradu jaitsiko dira, baina udako itxurari eutsiko diote; minimoek leunak izaten jarraituko dute.
Asteazkenean ipar partean hodeiak ugariagoak izango dira eta euri pixka bate gin dezake noizbehinka. Hegoaldean giroa argiagoa izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Tenperaturak, oro har, behera egingo du, eta leku askotan 25 ºC azpitik geratuko da.
Nafarroa hegoaldean ziertzoa bizi ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da bertan; beroa jasangarriagoa izango da aurreko egunetan baino, eta beroenak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak