Uda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroak atsedenaldia emango du gaur eta bihar, baina ostiralean lurralde osora itzuliko da

Gaur, asteazkena, ahulduta iritsiko den fronte hotz batek hodei dezente ekarriko ditu ipar partera; ere euri pixka bat ere egin dezake noizbehinka. Ebro ibarrean ere tenperatura asko jaitsiko da, beroa askoz jasangarriagoa izango da, eta balio maximoak 30 gradu inguruan geratuko dira.
Emakume bat Gazteluko plazako iturri batean freskatzen, Iruñean. Argazkia: EFE
Emakume bat Gazteluko plazako iturri batean freskatzen, Iruñean. Argazkia: EFE

Gaur, asteazkena, ahulduta iritsiko den fronte hotz batek hodei dezente ekarriko ditu ipar partera; ere euri pixka bat ere egin dezake noizbehinka. Hegoaldean giro nahiko argia izango dugu, baina erdi mailako hodei eta goi-hodeien tarteekin.

Zenbait lekutan ipar-haizea goizean bertan ibiliko da eta, horri esker, tenperatura beste koska bat jaitsiko da. Leku gehienetan beroenak 25 gradu azpitik geratuko dira. Ebro ibarrean ere tenperatura asko jaitsiko da, beroa askoz jasangarriagoa izango da, eta balio maximoak 30 gradu inguruan geratuko dira, atzo baino hamar gutxiago.

Ostegunean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira zeruan; zenbat eta kostaldetik hurbilago egon, orduan eta hodei gehiago ikusiko dugu. Aldiz, barnealderantz giroa argiagoa izango da. Honela, ipar partean zerua nahiko hodeitsu ager daiteke goizean eta orduak igaro ahala hodeiak gutxitzen joango dira. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak ez dira askorik aldatuko.

Baina adi, ostiralean beroa orokorrean itzuliko baita, batez ere lurraldearen hegoaldean, non berriro itogarria izango den. Egun eguzkitsua izango da Euskal Herri osoan hego-ekialdeko haizearekin. Hala, 40 graduko tenperatura maximoa espero da Tuteran, 37 gradukoa Iruñean, 33 gradukoa Gasteizen eta Bilbon, eta 32 gradukoa Donostian eta Maulen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X