Bero-boladak
2022/07/17 - 10:30
Beroagatik eta baso-suteengatik Araban ezarritako alarma gorria astelehenera arte luzatu dute
Bizkaian eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri dute beroagatik, eta baso-suteen arriskuagatik gaur ere. Hona hemen egun EAEn indarrean dauden alerta eta alarma guztiak, eta sute-arrisku larrialdi egoera honetan ezarritako debekuak eta murrizketak.
2022/07/16 - 22:45
Gau tropikala egingo du gaur ia Euskal Herri osoan
Iragarpenei begiratuta, badirudi loak hartu ezinda ibiliko dela gaur bat baino gehiago. Izan ere, gau tropikala egingo du gehienean, ipar isurialdean batez ere, eta termometroa ez da 21 edo 22 ºC-tik jaitsiko.
2022/07/16 - 22:26
Beroak kolpatuta, hamaika dei jasotzen ari dira egunotan Larrialdi Zerbitzuak
Beroaldi honek nabarmen eragin diezaioke osasunari, eta ez da arinkeriaz hartu beharreko kontua. Beroari aurre egiteko neurriak hartu ezean, ondoeza edota zorabioak jazo daitezke, eta, horren harira, era horretako dei ugari ari dira jasotzen larrialdietako zerbitzuak.
2022/07/16 - 17:09
360 lagun hil dira Estatu espainiarrean bero-boladaren ondorioz sei egunetan, 123 ostiral honetan
Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak emandako datuak dira. Heriotzak uztailaren 10etik 15erako tartean izan dira. Madrilen, kale-garbitzaile bat hil da, bero-kolpe bat pairatuta.
2022/07/16 - 17:08
Alerta gorria larunbat honetan Erriberan, 42 gradurainoko tenperaturak tarteko
Nafarroako erdialdea eta Pirinioak ere abisupean izango dira, laranja mailakoa. Erdialdean, aukera dago termometroa 41 graduetaraino iristeko, eta Pirinioetan, aldiz, 37 graduetaraino. Nafarroako Kantaurialdean ere izango da abisua, horia kasu horretan: tenperatura 37 gradukoa izan liteke.
2022/07/16 - 16:42
Astelehen arratsaldean sartuko da ipar-mendebaldeko haizea, eta giroa freskatuko du
Asteburuan eta asteleheneko lehen zatian, baina, bero oso handia izango dugu. Asteazkenean, kostaldean, maximoak 23 gradukoak izango dira.
2022/07/16 - 16:35
Alerta gorria Portugalen, dozenaka sute piztuta
Sua itzaltzeko lanetan ari zen hegazkin bateko pilotua hil da, bere hegazkinak istripua izan ostean. Marokon ere hainbat sute ari dira pairatzen.
2022/07/16 - 16:31
360 lagun hil dira Estatu espainiarrean bero-boladagatik, azken sei egunetan
Ostiralean, 123 pertsona zendu ziren espainiar Estatuan. Madrilen, kale-garbitzaile bat hil da, jardunaldi osoa eguzkitan egin ondoren. Ospitalera iritsita, ia 42 graduko sukarra zuen.
2022/07/16 - 16:20
Bero itogarria Nafarroan, 42 gradurainoko tenperaturarekin
Erriberan alerta gorria ezarri dute. 42 graduko tenperatura hori gainditzea ere espero dute hainbat lekutan, esaterako, Lodosan.
2022/07/16 - 16:15
40 graduren bueltan ibiliko gara asteburu honetan EAE osoan
Kanpezun (Araba) 40º neurtu dira gaur, 35º Gasteizen, eta 38º Igorren (Bizkaia). Astelehen iluntzera arte ez du freskatuko kostaldean, eta asteartean barrualdean.
2022/07/16 - 11:52
Suteengatik eta beroagatik ezarritako alarmak eta debekuak EAEn: non eta noiz
Beroaldialdiari eta sute arriskuari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat neurri hartu ditu. Larrialdi-fasea EAEko hiru lurraldeetara zabalduta, lau eremu bereizi dira eta tokian tokiko arrisku mailaren arabera ezarriko dira alertak zein debekuak.
2022/07/15 - 22:30
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan barbakoak egitea galarazi dute prebentzio moduan
Alerta laranjan edo gorrian dauden eremuetan asteburu honetan ezingo da barbakoarik egin. Momentuz ez da Bizkaia eta Gipuzkoaren kasua. Hala ere, badaezpada, hainbat barbakoa eremu jada itxi egin dituzte.
2022/07/15 - 16:30
Makinak erabiltzea, debekatuta Arabako nekazaritza eta baso eremuetan, 13:00etatik 21:00etara
Alerta laranjaren ondorioz, Araban ezin da makinarik erabili nekazaritza eta baso eremuetan, 13:00etatik 21:00etara. Nekazariak beldur dira, beraz, ordu horietatik kanpo lana uztea erabaki dute batzuek.
2022/07/15 - 16:29
Sute arriskuagatik hainbat debeku eta murrizketa ezarri ditu Jaurlaritzak
Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi-fasea EAEko hiru lurraldeetako "landa-ingurunean, landa-lurzoruan edo urbanizaezinean" ezarri du gaurtik Jaurlaritzak. Arauak urratzeak 30.000 eurorainoko isuna izan dezake. Egunero eguneratuko dute ebazpena.
2022/07/15 - 14:53
Zer ez egin sute-arrisku larrialdi egoeran?
Murrizketak eta debekuak betetzen ez badira, 1.501 eurotik 30.001 eurora arteko isunak ezarriko dira.
2022/07/15 - 13:32
Beroagatik Araba ia guztian alarma gorria ezarri du Jaurlaritzak biharko eta etzirako
Termometroak 40-41 °C-ra igoko dira Arabako Errioxan eta lurraldearen erdialdean. Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Nafarroako zatirik handienean alerta laranja egongo da indarrean, 38-39 graduko maximoekin.
2022/07/15 - 09:06
Sute arriskuagatik larrialdia ezarriko dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Basoko sute arriskuagatiko larrialdi plan berezia indarrean sartzearekin batera, hainbat murrizketa ezarriko dituzte nekazaritza-guneetan.
2022/07/14 - 22:24
Bero-bolada honen arriskua larria dela adierazi dute Euskalmetetik
Egoerak okerrera egingo du datozen egunetan, eta arriskua datorren astera arte luzatuko da. Honen aurrean, Euskalmetetik zentzuz eta arduraz jokatzea eskatu dute.
2022/07/14 - 22:01
30-30-30 erregela: EAEn suteengatiko arriskua handia dela erakusten duten hiru faktoreak
Sua pizteko aukera askoz handiagoa izaten da egun berean tenperatura 30 °C-tik gorakoa bada, haize ufadek 30 km/h-ko abiadura gainditzen badute eta hezetasun-maila % 30etik behera badago.
2022/07/14 - 16:45
Eguraldiak baldintzatzen du gehiago atzeratu ezin den uztaren bilketa
Datorren asterako uste dute nekazariek bukatuko dutela uzta biltzen. Bero honekin uzta jasotzen hasi daitezke. Horregatik denak adi dira, Araban, txinpartarik txikiena noiz piztuko, eta beharrezko neurriak ere hartu dituzte.