Beroagatik Araba ia guztian alarma gorria ezarri du Jaurlaritzak biharko eta etzirako
Beroa eduki dugu azken egunotan, baina, astebururako, are erreago dator giroa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma gorria ezarri du biharko, larunbata, eta etzirako, igandea, muturreko tenperatura altuengatik Arabako Errioxan eta erdialdean (Gasteiz tartean). Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, bi eremuotan termometroak 41-40 º C-ra igoko dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Nafarroako zatirik handienean (Baztan aldea salbu) alerta laranja egongo da indarrean, 38-39 graduko maximoekin. Sargori egingo badu ere —35 º C-ko maximoak— kostaldea abisu horian egongo da.
Beroari lotuta eta hego haizea ibiliko dela kontuan hartuta, beste alarma gorri bat ezarriko dute igandean Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxan) eta Iragate-zonan (Araba erdialdea) baso-suteak izateko "arrisku handia" dela eta. Horren ildoan, Jaurlaritzak Baso Sutetarako Larrialdi Plan Berezia jarri du martxan, gaurtik hasita, bere fase gorenean (larrialdikoa).
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak azaldu duenez, Portugal parean kokatuta dagoen DANA bat eragiten ari da sargori beteko egoera hau. Izan ere, horrek Afrikatik datorren aire beroa gugana bultzatzen du. Horrekin batera, eguzki intsolazio altua dugu eta hodeirik gabeko zeruak.
Bero kontuekin jarraituko dugu gaur, ostirala. Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldea alerta laranjan izango dira. Izan ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta Aemetek 37-40 º C-ko maximoak aurreikusi dituzte gune horietarako. Bizkaia, Gipuzkoa, Pirinioak eta Ipar Euskal Herria, bestalde, abisupean egongo dira. Termometroak 36 º C-an errendituko dira barnealdean, eta 29 º C-an, kostaldean. Gainera, sute arriskuarengatik alerta laranja izango da Arabako zatirik handienean, eta abisu horia Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
Larunbatean, tenperatura maximoak gehiago igoko dira, eta bero itogarria izango da. Araba alerta laranjatik alarma gorrira pasako da, Aiaraldea salbu; eta abisu horitik alerta laranjara Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan. Erriberan, bestalde, alarma gorria izango da; izan ere, AEMETek 42 graduko tenperatura maximoak iragarri ditu. Nafarroako isurialde atlantikoan (Sakana) eta kostaldean abisu horia egongo da indarrean. Baso-suteen arrisku abisuek eta alertek bezperan bezala jarraituko dute: laranja Araban, eta horia Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
Igandean, bero kiskalgarria izango da. Alarma gorriak indarrean jarraituko du Arabako zatirik handienean. Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta ia Nafarroa osoan alerta laranja izango da. Kostaldean eta Pirinioetan, aldiz, abisu horia egongo da. Barnealdean 39-40 graduko tenperatura maximoak espero dira, eta toki batzuetan are altuagoak izan daitezke. Kostaldean ez dira hainbeste igoko, baina 32-33 graduak gaindituko dituzte.
Baso-sute arriskuari dagokionez, Araban kontu handiz ibili beharko dira; izan ere, alarma gorria izango da indarrean. Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean alerta laranja izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.