Bero-boladak
2024/07/28 - 16:39
Esako urtegia aukeratu dute batzuek 39 graduko tenperatura maximoari aurre egiteko
Nafarroa erdialdea, Erribera eta Pirinioak alerta laranjan daude, muturreko tenperatura maximoengatik. Sute-arriskua ere oso handia da lurraldean.
2024/07/28 - 15:03
Alerta laranja muturreko beroagatik ia Euskal Herri osoan
Alerta gaur hasi da Nafarroan, eta bihar, astelehenan helduko da txarrena Euskal Autonomia Erkidegora. Barnealdean ia 40 graduko tenperatura maximoak aurreikusten dira.
2024/07/27 - 19:42
Hiriguneetako zuhaitzak gero eta lehorrago eta eskasago zergatik dauden aztertzen ari dira adituak
Klima-aldaketa errealitate bat da, eta horren ondorioak uste duguna baino agerikoagoak dira. Zuhaitz horiek hiltzen ari dira, bai beroagatik, bai lurrik gabe geratzen ari direlako. Gasteizen, Udalak azterlana abiatu du arrazoiak identifikatu eta berdeguneak kontserbatzeko neurriak hartzeko.
2024/07/19 - 19:20
Nola babes ditzakegu gure maskotak bero-bolada batean?
Espainiako Gobernuak etxeko animaliei bero-boladak eramangarriagoak egiteko gomendioz osatutako gida bat publikatu du.
2024/07/19 - 16:08
Arnaitz Fernandez: ''Jaitsiera termiko orokorra igandean iritsiko da''
Bihar, bero handia egingo du Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, baina jaitsiera termikoa Euskal Herri osora iritsiko da igandean. Kostaldean, 20 graduren bueltan ibiliko dira termometroak, eta Araban eta Nafarroa erdialdean, 25 ºC inguruan. Erriberan, berriz, 25-26 gradu izango dituzte.
2024/07/18 - 16:17
Udako lehen beroaldia iritsi da Euskal Herrira
Nafarroako Erriberan alerta laranja ezarri dute beroagatik eta termometroak 40 graduren bueltan ibiliko dira. Arabako Errioxan ere abisu horia ezarri du Segurtasun sailak.
2024/07/18 - 09:25
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Pradalesen bilera sorta eta bozketa Europako Parlamentuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 20:25
Araban eta Nafarroan iragarrita dagoen bero itogarriak alerta laranjan jarriko du gaur Erribera
Termometroek gora egingo dute, nabarmen, datozen orduetan, eta Euskalmetek abisu horia ezarriko beroagatik ostegun eta ostiral honetan, Arabako hegoaldean. Iragarpenak dio 35 graduak gaindituko direla.
2024/07/17 - 20:21
Azkenik uda heldu da: eguzkia nagusituko da eta maximoek gora egingo dute ostegun eta ostiral honetan
Bero itogarria, 36-40 ºC arteko maximoekin, espero da datozen egunetarako, batez ere ostegunerako, Euskal Herriko zenbait tokitan.
2024/07/04 - 19:29
Abisu horia ostiral honetan Nafarroako Ebroko Erriberan, 36 gradura arteko tenperaturengatik
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarriko du 13:00etatik 20:59ra tenperatura altuengatik. Larunbatean, aldiz, tenperaturak ia 10°C jaitsiko dira. Era berean, tenperaturak 30 gradutik gorakoak izan daitezke ostiralean, EAEko barnealdean.
2024/06/22 - 11:59
50º-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte ostiral honetan Erroman
Hirian bisitan dabiltzan milaka turista iturri publikoetan freskatzen ibili dira. Greenpeace GKEaren ustez, bero alerta horiek klima aldaketaren ondorioekin lotura zuzena dute.
2024/06/05 - 18:30
Inoizko maiatzik beroena izan da aurtengoa munduan, hamabigarren hilabetez jarraian markak hautsita
Copernicus Europako Batasuneko Klima Aldaketarako Zerbitzuak (C3S) argitaratutako azken txostenaren arabera, lurrazaleko airearen batez besteko tenperatura 0,65 gradu epelagoa izan da 1991-2020 urteetako batez bestekoarekin alderatuta.
2024/05/29 - 16:45
52,3 gradutara iritsi dira termometroak New Delhin
Ofizialki baieztatuz gero, Indiako hiriburuan inoiz izan den tenperaturarik altuena izango litzateke. Tenperatura handiei ur-eskasiagatiko alerta gehitu behar zaie, eta horren ondorioz, Gobernuak murrizketak ezarri behar izan ditu uraren hornikuntzan.
2024/05/10 - 15:41
Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon
Hiriburuan 34,6 gradutara iritsi dira. Yucatan penintsulan ere errekorrak hausten ari dira 45 gradu ingururekin. Bero zakar hauek lehorte baten ondoren iritsi dira eta herrialdeko hainbat gunetan ura ere falta dute.
2024/05/08 - 17:29
Euskalmeten arabera, apirila beroa eta oso lehorra izan da
Tenperatura altuen errekorrak hautsi dira eta apiril batean lehenengo aldiz erregistratu ziren gau tropikalak kostaldean. Hilabetean zehar erregistratutako prezipitazioen arabera, hilabetea Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan izandako lehorrenetakoa izan da.
2024/05/08 - 07:00
Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita
Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.
2024/04/22 - 18:35
Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz
Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.
2024/04/22 - 11:40
Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan
2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
2024/04/18 - 19:48
Afrika mendebaldea inoizko berotzerik handiena ari da sufritzen eta horrek sekulako lehortea eragin du
Tenperaturak 48 graduraino iritsi dira Malin eta Burkina Fasoko hegoaldean, eta gutxienez 102 pertsonaren heriotza eragin du.
2024/04/13 - 16:25
Kontxako hondartza jendez gainezka apirileko uda giroko larunbat honetan
20 ºC inguruko tenperaturak lagun, jende anitz joan da gaur hondartzara. Barnealdeko zenbait tokitan, tenperatura 30 ºC-ra heldu da, Euskalmeten arabera.