Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan
Europa da azkarren berotzen ari den kontinentea, mundu mailako batez bestekoaren abiadura bikoitzean, eta 2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, Nazio Batuen Erakundeak eta Copernicusek zabaldu duten azken txostenean agertzen denez. Bertan aipatzen da beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi dela Europan azken bi hamarkadetan.
"Milioika pertsona egon ziren muturreko gertakari klimatikoen eraginpean" Europan, bero olatuetatik hasita uholdeetara, azpimarratu du Europako klimaren egoerari buruzko txostenak, Copernicus Europar Batasuneko eta Munduko Meteorologia Erakundeko klimari buruzko zerbitzuak, NBEren mende dagoenak.
"Europan sekula ikusitako sute handiena gertatu zen (abuztuan Grezian), urte hezeenetako bat izan zen, itsasoko bero olatu larrienetako bat izan zen, eta uholde suntsitzaile zabalak", laburtu du Carlo Buontempo Copernicusen zuzendariak.
Estres termikoa, klimak gizakien osasunean eragina izan dezakeen arriskua neurtzen duena, "muturrekoa" da 46 ºC-tik gorako tenperaturak daudenean, eta iaz dozena bat aldiz gertatu zen Europan, Espainiako hego-ekialdean, Frantzia hego-ekialdean, Italia hegoaldean, Grezian eta Turkia mendebaldean.
Asko ugaritu ziren, era berean, estres termiko oso gogorreko egunak ere (38 eta 46 ºC artean), eta Copernicusek azpimarratu du Espainiako hegoaldean izan zirela gehien (80 baino gehiago).
Hilkortasuna
Txostenak gogorarazi du beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 inguru hazi dela azken 20 urteetan Europan. Ez dago 2023ko datu zehatzik, baina ikerketa batzuen arabera, iazko udako bero olatuek 60.000 pertsona baino gehiago hil zituzten.
Ekaitzen ondorioz 63 pertsona hil ziren, 44 uholdeengatik, eta beste hainbeste baso suteetan.
2023ko uda izan zen Europan sekula izan den beroenetakoa, erregistroak daudenetik (datu base batzuk diote beroena izan zela, beste batzuk bigarren beroena), eta inoizko hiru urte beroenak hamarkada honetan izan dira.
"Batez besteko tenperatura batez bestekoa baino beroagoa izan zen hamabi hilabeteetako hamaikatan, tartean inoizko irailik beroenarekin", azpimarratu dute txostenean.
Energia trantsizioa
"Txostenean agertzen diren datuak oso kezkagarriak dira, baina aztertzeak berebiziko garrantzia du energia alternatiboetarako trantsizioa gauzatzeko, negutegi efektuko gasak murrizteko eta 2050 ingururako lehenengo kontinente neutral izateko karbonoari dagokionez", goraipatu du Mauro Facchini Europako Batzordeko Lurra Behatzeko Unitateko buruak.
Arlo horretan, txostenak baikortasunerako zenbakiak jasotzen ditu, 2023an inoiz baino energia berriztagarri gehiago sortu baitzen (% 43), aurreko urtean baino % 7 gehiago, tartean ekaitzei eta euriteei esker energia hidroelektriko eta hidrauliko gehiago sortu ahal izan zelako.
Bigarren urtez jarraian, gainera, Eruopan energia gehiago sortu zen iturri berriztagarriekin erregai fosilekin baino.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.