Bidaiak
2021/03/23 - 21:47
Europako edozein herrialdetara joan gaitezke, baina ezin gara Nafarroara joan EAEtik
Mugikortasun mugen kontraesanek eta Espainiako Gobernuak egin duen nazioarteko turismoaren defentsak eztabaida piztu dute.
2021/03/23 - 19:52
Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea erabaki du Espainiako Gobernuak
Alabaina, Brasildik eta Hegoafrikatik abiatutako hegaldiei ezarritako murrizketa mantentzea ebatzi du.
2021/03/17 - 19:34
Europar Batasunean bidaiatzeko osasun-pasaportearen gakoak
Ziurtagiri Digital Berdea doakoa izango da eta ondoko informazioa eskainiko du: pertsona horrek txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR proban emaitza negatiboa eman duen.
2021/03/17 - 15:15
Bruselak covid pasaportea aurkeztu du, EBn barrena bidaiak ahalbideratzeko asmoz
Ziurtagiri berde digitala doakoa izango da eta QR bat bidez egiaztatu ahal izango da bidaiariak txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR negatiboa duen.
2021/03/14 - 16:40
'Moondura', auto arrunt bat autokarabana bihurtzeko kutxa berezia
Guillaume Elizondok sortu duen sistemak kangoo, berlingo... eta antzeko autoentzat balio du sistema honek.
2021/03/09 - 19:58
Landetxeetako erreserbak hirukoiztu egin dira mugikortasuna zabaldu denetik
Kanpin eta landetxe askok San Jose zubirako eta Aste Santurako beteta dute asteburutik.
2021/03/04 - 21:47
Zenbait tokitan hasi dira txertoen turismoa eskaintzen
Oporretan joan eta, bide batez, txertoa jaso. Txertoaren turismoa martxan da. Dubain, Kuban edo Floridan horretarako aukera dago. Prezioak 50.000 eurora arte doaz.
2021/02/24 - 21:40
Posible al da Europak txertaketa agiri bat eskatzea bidaiatzeko?
Txertaketa pasaportearen eztabaida Europara iritsi da. Ondo arrazoitu behar da, Europako Justizia Auzitegiak atzera ez botatzeko.
2021/02/23 - 21:43
Insersoko bidaiak irailetik aurrera itzuliko dira
Insersoko bidaiak irailetik aurrera itzuliko direla iragarri du Espainiako Turismo ministroak. Albistea pozik hartu du sektoreak baita erabiltzaileek ere. Urtero, Euskadin, 65 000 izaten dira.
2021/02/23 - 08:38
Imsersoko bidaiak irailean has daitezke berriro
Adinekoentzako bidaiak "kutsatzeak saihesteko segurtasun neurriekin" egiteko lanean ari direla esan du Espainiako Turismo ministroak.
2021/02/22 - 22:52
Hauek dira normaltasunera itzultzeko lau faseak Erresuma Batuan
Txertaketaren, heriotza eta ospitaleratzeen beherakadaren, kutsatzeen jasangarritasunaren, eta aldaera berrien kontrolaren mende egongo dira epeak.
2021/02/15 - 13:54
Udan atzerrira bidaiatzea errazteko hainbat aukera aztertzen ari da Europar Batasuna
Covid-19aren immunitate ziurtagiri bat aurkeztea edota birusa atzemateko test azkarrak egitea dira mahai gainean dauden aukeretako bi.
2021/01/26 - 16:18
EAEko turismo-enpresek 20.000 eurorainoko laguntza zuzenak izango dituzte
2021erako turismoaren sostengu planak 17,7 milioi euroko laguntza zuzena eta sustapenerako eta dinamizaziorako 3 milioi euro izango ditu.
2021/01/16 - 18:11
Geroz eta gehiagok erreklamatzen dute bertan behera geratutako bidaien kostua
Pandemiagatik bidaiatu gabe geratu ziren askok ez dute oraindik euren txartelen dirua jaso. Rklamatu abokatu taldeak bertan behera gelditu diren bidaien %95etan dirua itzultzea lortu du.
2020/12/23 - 09:35
Beste erkidego batera joanez gero erantzukizun-adierazpena eramateko aholkatu dute
Erantzukizun-adierazpenetan datu hauek agertu beharko dira: batetik bestera doan pertsonaren izen-abizenak, datak, norengana doan eta helmugako helbidea.
2020/12/23 - 01:22
Frantziak asteazken honetan irekiko du Erresuma Batuko muga
Muga igaro ahal izateko pertsona guztiek kutsatuta ez daudela egiaztatzeko proba egin beharko dute. Erresuma Batuan birusaren aldera berria zabaldu ostean itxi zuen muga Frantziak.
2020/11/30 - 15:32
Laguntzarik jaso ezean turismo agentzia hartzaileak "berehala itxi" beharko dituzte
Euskadiko Turismo Harrera Agentzien Elkarteak azaldu duenez, langileen % 86 aldi baterako lan erregulazioko espedienteen eraginpean daude eta lanpostuen % 11 dagoeneko suntsitu dira.
2020/11/13 - 15:21
Txartelarekin gehiago ordaintzen da eta oporretan aldaketak egiten dira pandemiagatik
Hamar nafarretik seik kontsumo-ohiturak aldatu dituzte, COVID-19ak eragindako krisia hasi zenetik.
2020/11/13 - 10:25
Europar Batasun osoa arrisku egoeran, Finlandia eta Greziako gune batzuk izan ezik
Espainiak PCR negatiboa eskatuko die herrialde arriskutsuetako bidaiariei.
2020/10/15 - 08:40
Alemaniak koarentena ezarriko die "arrisku" guneetatik iristen diren bidaiariei
Azaroaren 8tik aurrera, Alemanian sartu baino 10 egun lehenago "arrisku" guneren batean egon den pertsona orok hamar eguneko koarentena bete beharko du.