KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laguntzarik jaso ezean turismo agentzia hartzaileak "berehala itxi" beharko dituzte

Euskadiko Turismo Harrera Agentzien Elkarteak azaldu duenez, langileen % 86 aldi baterako lan erregulazioko espedienteen eraginpean daude eta lanpostuen % 11 dagoeneko suntsitu dira.
Gizon bat Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan paseatzen.
Gizon bat Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan paseatzen. Foto: EFE

EAEra iristen diren turisten bisitak antolatzen dituzten agentziek ohartarazi dute "berehala itxi" beharko dituztela eskatutako laguntzak iristen ez bazaizkie.

Euskadiko Turismo Harrera Agentzien Elkarteko 27 enpresek azaldu dutenez, "langileen % 86 aldi baterako lan erregulazioko espedienteen eraginpean daude eta lanpostuen % 11 dagoeneko suntsitu dira".

Elkarteko presidente Lorea Urangaren esanetan, agentzia hartzaileen erdiak "oso serio" ari dira pentsatzen ixtea, edo aukera hori baloratzen ari dira behintzat. Horren arabera, orain arte negozio kaudimendunak ziren eta ondo funtzionatzen zuten, baina bizi dugun egoeraren ondorioz gaur egun funtzionatzeari utzi diote.

Mikroenpresa horiek (gehienak 5 langile baino gutxiagokoak) salatu dute orain arte Gipuzkoako agentziek bakarrik jaso dituztela laguntzak eta gainerakoak "abandonatuta" sentitzen direla. "Laguntzak berehala ordaintzen ez badira, enpresen itxiera gero eta hurbilago dago", ohartarazi dute.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek COVID-19ak eragindako krisia dela eta turismoaren sektorerako aurkeztutako berariazko laguntzetako batzuk eskatu dituzte agentziek. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu laguntzak ebatzi oraindik, ezta Jaurlaritzak bereak eman ere.

Era berean, enpresek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, suspertze proiektuak, gida ofizialen homologazioak eta BEZa % 10era jaistea eskatzen dute sektorerako. Gainera, euren bezeroak atzerritarrak direla gogorarazi dute, eta, beraz, mugak itxita dauden bitartean laguntzak ematen jarraitu behar dutela azaldu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X