Bidaiak
2018/01/26 - 13:53
Euskotrenek 36,1 milioi bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 13,3 gehiago
Euskotrenen zerbitzuen erabilerak bere unitate operatibo guztietan egin du gora: % 25,08 trenean eta metroan, % 2,93 tranbian eta % 0,89 autobusetan.
2018/01/25 - 15:22
Metro Bilbaok 88.172.137 bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 1,22 gehiago
Abenduaren 21a, San Tomas eguna, izan zen bidaia gehieneko eguna, eta Aste Nagusiko bigarren larunbata, abuztuaren 26a, berriz, bidaia gehieneko gaua.
2018/01/18 - 15:10
Forondako bidaiarien terminala, zaharkitua
Hazten jarraitu ahal izateko Aenak Forondaren aldeko apustua egitea ezinbestekoa da. Orain arte Aldundiak ez du kompromezu hori lortu.
2018/01/12 - 19:22
Bidaiari zein merkantzien kopuruak gora egin du 2017an euskal aireportuetan
Loiun eta Forondan errekorra gainditu dute: Loiun bidaiariena, eta Forondan merkantziena. Hondarribian, berriz, azken 5 urteetako bidaiari kopuru handiena izan dute.
2018/01/09 - 21:26
De la Serna ministroak AHT bidaiarientzat bakarrik izango dela berretsi du
Espainiako Gobernuaren esanetan, 'Euskal Y'-aren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura Araban egin daiteke, baina ez du bertan behera utzi Gipuzkoako aukera.
2017/12/28 - 19:36
Gasteiz eta Burgos lotuko dituen AHTren tarteak bidaiariak bakarrik garraiatuko ditu
Eusko Jaurlaritzak trafiko mistoa izatea nahi zuen, hau da, merkantziak zein bidaiariak garraiatzea, “'Euskal Y'-ri funtzionaltasun berdinekin jarraipena emateko”.
2017/12/23 - 17:17
Bidaiarien joan-etorria etengabea da Gabonen atarian
Milaka pertsona familia eta lagunekin elkartzeko bidean daude. Etxera itzultzeko egunda da gaurkoa askorentzat, eta gabon gau bezpera dela nabari da geltokietan.
2017/11/07 - 18:02
Volotea Vienara, Maltara, Malagara eta Palermora joango da Loiutik
Volotea hegazkin konpainiak astearte honetan jakinarazi duenez, lau helmuga berri izango ditu Loiutik ateratzen diren bidaiarientzat: Viena (Austraia), Malta, Malaga eta Palermo (Italia).
2017/11/07 - 16:14
Bilbo eta Viena, Palermo, Malta eta Malaga arteko hegaldiak abian, martxoan
Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevillara jada eskaintzen dituen hegaldiei gehituko zaizkie lau helmuga berri horiek, 2018ko martxotik aurrera.
2017/11/06 - 18:24
Iruñea eta Frankfurt arteko hegaldiak abian dira
Astean lau hegaldi izango dira Frankfurt eta Noain aireportuen artean; astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan.
2017/11/06 - 16:50
Frankfurt eta Iruñea lotuko dituen hegaldiak abian dira
Bidaiariz beteta iritsi da Franfurt eta Iruñea lotuko dituen lehen hegaldia Noaingo aireportura. Lufthansak astean lau egunetan eskainiko du zerbitzua.
2017/10/22 - 22:41
Irantzuko Lurrakelkarteak lekuko turismoa bultzatzen du globo-bidaiekin
Goizeko aurreneko orduetan hasi dira lau globoak puzten, Abartzuzako landetan eta bista izugarriez disfrutatu ahal izan dugu.
2017/09/12 - 22:28
Bidaiarien kopuruak gora egin du abuztuan euskal aireportuetan
Bilbokoak 3 milioitik gora biadaiari hartu ditu, joan den urtean baino % 7,3 gehiago. Donostiakoak iaz baino % 6 gehiago. Noaingoa % 7,5 hazi da eta Forondan % 30 bidaiari gehiago ibili da bertan.
2017/08/17 - 00:33
Donostiako aireportuan, bidaiarien joan-etorria % 10,1 igo da uztailean
2017an, uztailera arte, Bilboko aireportuko bidaiarien joan-etorria % 8,4 igo da; Forondan, garraiatutako zamak % 12,4 egin du gora.
2017/08/07 - 22:44
Bilbotik joandako 56 bidaiari, Madeiran harrapatuta, larunbataz geroztik
Haizete gogor bat artxipelagoa jotzen ari da. Iberiak bidaiariak hoteletan banatu zituen, baina bigarren gauaren ostean hoteletako arduradunek logelak utzi behar zituztela esan zieten.
2017/08/07 - 20:47
Bilbotik joandako 50 bidaiari, Madeiran harrapatuta
Ezin dute Loiuko aireportura itzuli artxipelagoa jotzen ari den haizetearen ondorioz. EGUNERATZEA: 'Botata' utzi dituztela salatu dute kaltedunek.
2017/07/28 - 16:37
Getxoko enpresa batek munduko 'bidaiontzi ekologiko' handiena diseinatu du
Japoniako gobernuz kanpoko erakunde batetik jaso zuen enkargua. "Bakearen ontzia" deituko da, eta 2020rako itsasoak zeharkatzen egotea espero dute.
2017/07/28 - 16:36
148 hegaldi eta 22.000 bidaiari gaur Loiuko aireportuan
22 mila lagun pasako dira gaur Loiutik eta asteartera bitartean, egunero, 18 mila bidaiaritik gora izango dira. 5 egunean 622 hegaldi Abuztuko oporrei hasiera emateko.
2017/06/29 - 20:52
Bizkaiak bidaiari-ontzi gehiago hartuko ditu aurtengo denboraldian
Aldundiaren arabera, 58 ontzi eta 94.000 bidaiari inguru iritsiko dira, ia baino % 10 gehiago.
2017/06/27 - 17:30
Gero eta bidaia-aseguru gehiago kontratatzen dira
Aseguru medikoak dira gehien hartzen direnak, baina bidaiari berrientzat neurrizko aseguruak sortu dira azken urteotan. Bidaiariek gero eta kontzientzia handiagoa dute.