Bidaiak
2018/07/28 - 10:23
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan, auto-ilarak izan ostean
Biriatun 11 kilometroko ilarak izan dira, eta ia Donibane Lohizunera heldu dira. Bost kilometrokoak ere egon dira A-1 autobian, Armiñonen.
2018/07/25 - 14:22
Ryanairrek % 20 murriztuko du hegazkin kopurua Irlandan, 300 lanpostu kolokan utzita
Irlandatik kenduko dituen hegazkinak Poloniara eramango ditu. Konpainiaren arabera, pilotuen grebek erreserba kopurua jaistea eragin dute, eta hori dela eta hartu du erabakia.
2018/07/25 - 12:27
52 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du O Groven
Bost lagun larri daude, erredurak direla eta. Bidariek uretara salto egin dute, garretatik ihesi.
2018/07/25 - 12:22
Elgorriaren aurkako txertoa bidaia hasi baino hiru aste lehenago jarri behar da
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak ohartarazi duenez, elgorri kasuen kopuruak gora egin du Europako ia herrialde gehienetan.
2018/07/24 - 20:03
48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)
Zenbait bidaiari zauritu egin dira. Lekuko batek eitb.eus-i igorritako bideoa.
2018/07/16 - 20:15
AHTk urtero 8 milioi bidaiari izango dituela esan du Tapiak
EBko Kontu Auzitegiaren txostenaz hitz egiteko agerraldia egin du Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak Eusko Legebiltzarreko batzordean.
2018/07/11 - 22:57
Jaurlaritzak “Euskadi txakurrarekin” kanpaina abian jarri du
Eusko Jaurlaritzak “Euskadi txakurrarekin” kanpaina jarri du abian. Txakurrak onartzen dituzten hotelak, jatetxeak eta saltokiak jasotzen dituen liburuxka ere kaleratu dute.
2018/07/10 - 13:14
Gorka Hermosa: 'Bidaien gauzarik politena jendea ezagutzea da'
Gorka Hermosak Beijingera egindako bidaia kontatu digu saioan.
2018/06/27 - 01:17
Europako AHT sarea garestiegia da eta bidaiari nahikorik ez dago, auditoreen arabera
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak ondorioztatu du Abiadura Handiko Trenaren zenbait linea ez direla ekonomikoki bideragarriak eta horien artean 'Euskal Y'a aipatzen du.
2018/06/08 - 22:53
Bertan behera utzi dute Gipuzkoako bidaiarien garraio zerbitzuko greba-deialdia
Sindikatuek eta patronalak aurre-akordioa lortu dute arratsalde honetan eta, ondorioz, langileen ordezkariek datozen egunetarako iragarrita zituzten lanuzteak bertan behera uztea erabaki dute.
2018/05/19 - 20:22
110 dira Habanako hegazkin-istripuan hildako bidaiariak
Oraingoz, 15 gorpu identifikatu dituzte: bost ume eta hamar heldu. Bestalde, Kubako Garraio ministroak azaldu duenez, hegazkinak dokumentazio guztia eguneratuta zuen.
2018/05/18 - 22:49
104 bidaiari zeramatzan hegazkin bat erori da Kuban
Hiru pertsona bizirik daude. Boeing 737 Cubana de Aviacion konpainiako hegazkin bat erori da Habanatik gertu, hiriburuko Jose Marti aireportutik aireratu eta handik gutxira.
2018/05/16 - 22:55
Gure herrialde osoan erabilgarri izango den bidaia-txartel bakarraren zain
Izan ere, uneotan 3 dauzkagu autonomia erkidegoan: BAT, Araban. Barik, Bizkaian eta Mugi, Gipuzkoan. Elkarren arteko konbergentzian sakontzen ari dira Garraio Agintaritzak.
2018/05/12 - 16:36
'Caravantur' azoka Ficoban, asteburuan zehar
Mota ezberdinetako furgonetak, karabanak eta autokarabanak ikus daitezke bertan. 35 marka baino gehiago eta prezio guztietako ibilgailuak daude salmentan eta alokairuan. Bihar itxiko ditu ateak.
2018/05/06 - 14:23
Gustu eta kolore guztietako bidaiak topatu ditugu Expovacacionesen
Maiatzaren 4tik 6ra Expovacacionesek helmuga ezberdinetako 262 enpresa bildu ditu BECen. Munduko bost kontinenteetako herrialdeak ikusi ditugu ordezkaturik eta aurtengo gonbidatua Errumania izan da
2018/04/18 - 20:26
Etorkizuneko trenak bidaiariaren estresa neurtzeko gai izango dira
Elektronika inprimatuari esker, besteak beste, trenean zutik zenbat lagun doazen eta horien estres-maila zenbatekoa jakitea posible izango da.
2018/04/08 - 17:48
Yescapa, autokarabanan edo furgonetan bidaiatzeko proposamen berritzailea
Interneteko plataforma berri honetan 4.000 ibilgailu daude alokairuan. Hainbat proposamen berritzaile ditu, ekonomia kolaboratiboa deritzona ibilgailuetara iritsi baita.
2018/02/26 - 14:57
Azken egunetako euriteek arazo larriak sortu ditu Kanariar Irletan
Aireportuak itxita egon dira eta gaur hasi dira lehenenego euskalherritarrak Billbora iristen. Diotenez, ohituta daude eurira, baina bidaia, eguzkia eta beroa aurkitzeko egin dute.
2018/02/25 - 19:07
Loiu eta Kanariak lotzen dituzten hegaldiak atzeratuta, eguraldi txarragatik
Lanzarotetik eta Kanaria Handitik gaur Loiura abiatu behar zuten hegaldiak, oraingoz, bertan behera utzi dituzte. Loiutik Tenerifera eta Kanaria Handira joatekoak zirenak ere, atzeratu egin dituzte.
2018/02/11 - 18:18
Errusian lurra jo duen hegazkinaren bidaiari guztien heriotza berretsi dute
Saratovskie Avialinii konpainiaren hegazkina da, eta Domodedovo Errusiako aireportutik irten eta minutu gutxira desagertu egin da radarretatik.