Bidaiak
2024/11/22 - 09:51
179 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanairri eta beste lau hegazkin konpainiari, abusuzko jardunbideengatik
Espainiako Kontsumo Ministerioak Ryanair konpainiari ezarri dio zigorrik handiena (107,7 milioi euro), Vueling, Easyjet, Norwegian eta Volotearen aurretik. Ryanairrek apelazio errekurtsoa iragarri du, "legez kanpoko eta funtsik gabeko" jo dituen isunen kontra.
2024/09/12 - 21:17
Erresuma Batuak baimen elektronikoa eskatuko die 2025eko apiriletik EBko turistei
Gaur egun, Bahrain, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuetako bidaiariei soilik eskatzen zaie bidaiatzeko baimen elektronikoa (ETA). Asmoa da Europakoak ez diren bidaiari guztiei eskatzea 2025eko urtarrilaren 8tik aurrera, eta Europakoei, berriz, apirilaren 2tik aurrera.
2024/08/19 - 14:32
Hegaldiak desbideratu edo atzeratu dituzte Bilboko aireportuan behelainoaren eraginez
Loiun lur hartu behar zuten hegazkinetako lau Santanderrera desbideratu dituzte. Bertatik irten behar zuten hainbat hegaldi, berriz, bertan behera gelditu dira edo atzeratu egin dituzte.
2024/08/06 - 15:53
Horrelakoa da Getxoko ama-alabak istripuan hil diren Tanzaniako Ngorongoro kraterra
Bi emakume bizkaitar, ama-alabak, igandean hil ziren, Tanzanian jazotako istripuan. Ibilgailua Ngorongoroko parke naturaleko mendi-bideetan barrena zihoala erori zen, kraterraren inguruan.
2024/08/05 - 15:15
200 kaltetutik gora, asko euskal herritarrak, Gasteizko emakume baten bidaia agentziak porrot egin ondotik
Ezinegona da nagusi Gasteizko emakume batek daraman bidaia agentzia batean oporrak kontratatu dituzten askorentzat, tartean, euskal herritar ugarirentzat; izan ere, agentziak porrot egin du eta erreserbak ordaindu gabe utzi ditu. 200dik gora dira kaltetuak, Egoitz hernaniarra, besteak beste.
2024/07/21 - 11:20
Katalunia, aisialdiko bidaietarako lekurik gustukoena
Frantzia eta Portugal dira EAEko eta Nafarroako herritarrek atzerrira bidaiatzeko gehien aukeratzen dituzten herrialdeak.
2024/07/21 - 09:00
Gero eta gehiago bidaiatzen dugu: 4 edo 5 bidaia urtean pertsonako
EAEko eta Nafarroako herritarrak dira Espainiako Estatuko herritarren artean bidaia gehien egiten dituztenak. Gainera, batez beste gainerako erkidegoetakoek baino gehiago gastatzen dugu bidaia bakoitzean.
2024/06/28 - 15:46
Bi milioi ibilgailuk baino gehiagok gurutzatuko dute EAE uda honetan
Eusko Jaurlaritzak seinale bereziak jarriko ditu Portugalera eta Afrikako Iparraldera doazenei bidea errazteko. Horrez gainera, barneko joan-etorriak 2023koen antzekoak izango direla espero dute, 40 milioi inguru.
2024/06/28 - 09:00
Lore Uranga: ''Aurrekontua garbi daukatela etortzen dira bezeroak bidaia-agentziara''
Hotelen eta bidaien prezioak asko igo diren arren, familia gehienek oporretara joateari ez diotela uko egin uste du Lore Urangak, Zumaiako BQD bidaia-agentziako arduradunak. Hori bai, gaur egun aurrekontuak garrantzia handia duela azpimarratu du nora joan erabakitzean.
2024/06/28 - 09:00
Aspaldiko oporrik garestienak ekarri ditu aurtengo udak
Hoteletako egonaldien, hegaldien eta pakete turistikoen prezioek goranzko joera geldiezina dute 2022tik, pandemiaren murrizketak kendu zirenetik.
2024/06/27 - 11:44
Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira
Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.
2024/06/03 - 18:13
Facuak plataforma bat jarri du eskuragarri hegazkin konpainien irregulartasunengatik kaltetutakoentzat
Gainera, adi egongo direla "erabiltzaileei kalteak eragiten dizkieten balizko itunen" aurrean ohartarazi die konpainiei.
2024/05/31 - 11:58
150 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanair, Vueling, Easyjet eta Voloteari, kabinako maleta kobratzeagatik
Espainiako Kontsumo Ministerioak ezarritako zigorra errekurritu daiteke, eta bide hori agortuta, auzitara jo dezakete konpainiek.
2024/05/28 - 19:05
TBEX 2024, bidaietako influencer eta blogarien nazioarteko topaketarik handiena, Donostian ospatuko da
Kongresuak 300 blogari baino gehiago bilduko ditu maiatzaren 30ean eta 31n Donostiako Kursaalen.
2024/05/26 - 20:08
Konponketa lanak aurrera doaz, eta Notre Damek gurutzea du berriro
Emmanuel Macron presidenteak esan du bide onetik doazela obrak, eta aurreikusita zegoen bezala, abenduaren 8an irekiko dituela berriro ateak Notre Damek.
2024/05/20 - 10:00
Albiste izango dira: Irango presidentea hil da, bilbotarra zaurituta Afganistanen eta su olinpikoa Iparraldean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/19 - 22:57
Afganistanen ostiralean turista talde baten aurka egindako erasoan zaurituetako bat Bilboko emakume bat da
Araceli Tamayo, 82 urteko bankako erretiratua eta bidaiari amorratua, Kabulgo ospitale batean dago. Hiru turista katalan hil zituzten atentatuan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
2024/05/18 - 23:50
Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua
5.000 turista atzerritar inguru jaso zituen Afganistanek 2023ko martxotik 2024ko martxora bitartean, talibanen menpe egon arren eta nazioarteak bertara ez joateko gomendioa egin arren.
2024/05/18 - 23:32
Joseba Urquiola, bidaia-agentea: ''Zer egiten zuten han? Horixe izan zen pentsatu nuen lehen gauza''
Joseba Urquiolak Bilboko bidaia-agentzia batean egiten du lan, eta, bere ustez, astakeria hutsa da, eskura dagoen informazio guztia izanda, agentzia batek turistak Afganistanera bidaltzea; izan ere, bertakoentzat segurtasunik ez bada, gutxiago kanpokoentzat.
2024/05/06 - 14:49
Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France
Ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, eta bezeroak 1.500 euroko ordaina jasoko du.