Bilboko Portua
2022/04/12 - 11:10
Itsas opor-ontzien denboraldia hasi da Getxon
"Sky Princess" eta "Brittania" ontziak gaur goizean iritsi dira Getxora. Pandemiaren ondoren iristen diren lehen itsas bidaiak dira. Heldu diren milaka turistek 10 ordu izango dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzeko.
2022/04/05 - 16:08
Bertan behera utzi dute Bilboko Portuko garraio greba
Bilboko Portuak ohiko jarduera berreskuratuko du 22 egun eta erdiko geldialdiaren ondoren, Bilboko portuan edukiontzietan aritzen diren enpresek eta autonomoek akordioa lortu baitute.
2022/04/03 - 15:50
Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote
Euren zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresekiko negoziazioak astelehen honetan berrabiatuko dituzte. Hiru euskal garraiolarien sindikatuak grebari amaiera eman zion martxoaren 30ean.
2022/04/01 - 12:58
Martxan da berriro Bilboko Portuko garraioa, edukiontziena izan ezik
Edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoen eta enpresen arteko negoziazioek huts egin zuten, eta greban jarraitzen dute.
2022/03/31 - 17:58
Bilboko Portuko kamioilari autonomoek eta enpresek ez dute oraingoz akordiorik lortu
700 bat garraiolarik greban jarraitzen dute. Langileen ordezkariak Santurtziko portuan aritzen diren enpresa guztiekin bildu dira ostegun honetan, baina oraingoz ez dute tarifak eguneratzeko adostasunik lortu.
2022/03/31 - 17:46
Hiru sindikatuko garraiolariak lanean hasi dira
Garraiolariek, hala ere, euren aldarrikapenekin jarraitzen dute. Bilboko Portuan lan egiten duten garraiolari autonomoek, ordea, greban jarraitzen dute.
2022/03/30 - 10:44
Bilboko Portuko garraiolari autonomoen lanuzte mugagabeak hamazazpigarren eguna du gaur
Grebalariek eta enpresek negoziazioa zabalik dute, gatazkari konponbide bat emateko saiakeran, baina jarrerak "nahiko urrun" daude eta ez da berehalako irtenbiderik espero.
2022/03/28 - 15:42
Bilboko Portuko garraio enpresek euren gain hartuko dute erregaien garestitzearen kostua
Kamioilari autonomoen aldarrikapen nagusia dela argudiatuta, "greban jarraitzeko arrazoirik ez" dagoela nabarmendu dute enpresok.
2022/03/28 - 11:19
Piketeak Bilboko portuan, baina sartzeko eta ateratzeko arazorik gabe
Goizean goizetik piketeak daude Bilboko portuko Santurtziko sarreran, baina oraingoz ez die oztoporik jarri portura sartu nahi duten kamioiei. Garraiolarien sarrerak eta irteerak Ertzaintzaren zaintzapean egiten ari dira.
2022/03/25 - 21:36
150-200 kamioilarik lanera itzultzea erabaki dute Bilboko Portuan
Kontainerrak eramaten dituzten kamioiek, 700 inguru, ordea, greban jarraitzen dute.
2022/03/22 - 21:12
Ertzaintzak eskoltatutako 20 bat kamioiko konboi bat jarraitu dugu Amurriotik Bilboko Portura
Piketeen sabotajeak ekiditeko gero eta enpresa gehiagok eskatzen dute poliziaren laguntza. Izan ere Estatuan garraiolarien %65 dago greban.
2022/03/22 - 10:32
Barkala (Bilboko Portua): "Greba lehenbailehen desaktibatu beharko litzateke, 29ra arte itxaron gabe"
Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak ez du uste edukiontziak pilatuko direnik, portuaren edukiera handia baita. Aurreratu duenez, aurten inoiz baino gurutzaontzi gehiago helduko dira.
2022/03/21 - 13:09
Garraiolarien grebaren zortzigarren eguna
Hego Euskal Herrian Hiru eta Tradisna garraiolarien elkarteek babestutako greba mugagabeak zortzigarren eguna du gaur. Gaur goizean, dozenaka kamioik martxa motelak egin dituzte Bizkaiko errepideetan.
2022/03/21 - 12:26
Barkalak Bilboko Portuko egoera zaila dela esan du, baina kolapsoa baztertu du
Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak adierazi du portua "ehuneko ehunean" dabilela eta ez duela aurreikusten itsasontzien etorrera murriztea.
2022/03/19 - 16:08
Atsedenaldia asteburuan garraiolarien greban
Atsedenaldia hartu dute asteburu honetan greban dauden garraiolariek, astelehenean protestaldiei berrekin aurretik. Enpresariek ohartarazi dute industrien geldialdia ekar dezakeela grebak, eta Ertzaintzak zenbait elkarteren babes eskaerak jaso ditu.
2022/03/18 - 22:30
Bilboko Portuko Agintaritzak elkarrizketarako deia egin du garraioaren greban
Bilboko Portuko Agintaritzak, Uniport klusterrarekin batera, onartu du lanuzteak "larriki eragiten" diela Bilboko Portuan lan egiten duten enpresei, baina bi erakundeek agertu dute "lan aldarrikapenen" aldeko babesa.
2022/03/18 - 15:19
Bilboko Portua, gainezka garraiolarien grebaren ondorioz
Bilboko Portua kontenedorez gainezka dago eta grebak jarraitzen badu aurki ezin izango du gehiago jaso.
2022/03/18 - 10:48
Ertzaintzak Bilboko portura doazen kamioiak eskoltatzen ditu
Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez, Ertzaintza egunero ari da kamiolariak babesten, lan egin nahi dutenek lana egiteko aukera izan dezaten.
2022/03/16 - 09:35
Euskadiko garraio sektoreak "bizitzen jarraitzeko neurriak" eskatu ditu
Ehunka profesionalek kamioi-martxa egin dute asteazken honetan Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean protesta egiteko.
2022/03/15 - 21:14
Garraiolarien bigarren greba egunak Bilboko Portua gelditu eta Nafarroan eragina izan du
Bilboko Portuan, 53 urteko kamioilari bati harrikada bat eman diote buruan. Nafarroan, Iruñeko erdiguneraino heldu dira ehunka garraiolari.