Martxan da berriro Bilboko Portuko garraioa, edukiontziena izan ezik
Karga orokorraz eta siderurgia produktuez arduratzen diren Bilboko Portuko garraiolari autonomoak lanera itzuli dira gaur hiru asteko grebaren ostean, baina lanuzteak bere horretan jarraitzen du edukiontziak garraiatzen dituztenen kasuan, enpresekin akordioa lortzeko negoziazioak huts egin baitu.
Transport Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteko iturrietatik jakinarazi dutenez, atzo lortu zuten akordioa karga orokorra eta siderurgia produktuak garraiatzen dituzten garraiolariekin, eta horregatik itzuli dira lanera gaur.
Hala ere, Bilboko Portuan izan zen negoziazio eguna ez zen borobila izan alderdi guztientzat, edukiontziekin lan egiten duten garraiolariak eta enpresak ez baitziren ados jarri. Langileek tarifak eguneratzea eskatzen dute.
Gaur jarraituko dute hitz egiten, baina garraiolariak, 700 inguru, greban daude oraindik, eta edukiontziak, geldirik.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako