Bilboko Portua
2020/11/12 - 11:03
Arbitrajea eskatu du Jaurlaritzak Bilboko Portuko zamaketarien grebaren aurrean
Tapiaren hitzetan, "akordioa bilatu behar da, bai ala bai", eta egoera horrek aspalditik "portuko hinterland osoko enpresa askori" eragiten diela azpimarratu du.
2020/11/11 - 09:17
Bilboko Portuak % 67 merkantzia gutxiago mugitu du grebarengatik
Sindikatuen azken proposamenaren balorazioa egitea baztertu du Bilboestibak, egungo araudia urratzen duela iritzita. Gainera, arbitraje baten beharra azpimarratu du.
2020/11/09 - 10:11
Bilboko Portuko zamaketariek 24 orduko lanuzteei ekin diete
Urriaren 9az geroztik ari dira greba egiten. Astelehenetik aurrera eta abenduaren 9ra arte, ordea, egun osoko grebak egingo dituzte.
2020/10/30 - 15:45
Bilboko Portuko zamaketariek abenduaren 9ra arte luzatu dute greba
Lan Ikuskaritza grebarako eskubidea urratzeagatik jarritako salaketa bat aztertzen ari dela esan du Idoia Mendia sailburuak.
2020/10/26 - 13:38
Bilboestibaren arabera, Bilboko Portuak "trafikoaren erdia" galdu du grebarengatik
Hala, eta "piketeen jokabidearen ondorioz", ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90".
2020/10/19 - 10:49
Estibako sindikatuek greba gehiago deitu dituzte urriaren 26tik azaroaren 8ra
Horrela, greba horiek urriaren 9tik Bilboko Portuan egiten ari direnei gehituko zaizkie.
2020/10/09 - 16:52
Bilboko Portuko zamaketariek bi orduko lanuztea egin dute gaur
Urriaren 25era arte lanuzteak egingo dituzte, txandaka zein egun osokoak, enpresek hitzarmena bete dezaten; batik bat atsedenaldiei dagokienez eta behin-behineko langileen egonkortasuna bermatzeko.
2020/10/09 - 14:49
Bilboko Portuko zamaketarien greba erabateko jarraipena izaten ari da
OUTPB-Koordinadora, UGT, LAB eta KAIA sindikatuek azpimarratu dutenez, eguneko lehendabiziko lanuztearekin bat eginez, Bilboko Portua erabat gelditu da.
2020/09/28 - 13:21
Bilboko Portuak 10 milioi euroan esleitu du kai-mutur nagusiaren urbanizazioa
Bilboko Portuaren erdiko kai-muturraren urbanizazioa hiru etapatan egingo dute, eta lehenengoa, obra zibilarena eta azpiegiturena, esleitu dute orain.
2020/09/23 - 16:58
Petronorrek erregai sintetikoen munduko plantarik handienetako bat eraikiko du
Repsolen filiala Sollana lurmuturreko lursail batean kokatuko da; bertan, erregai sintetikoak ekoitziko ditu energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin.
2020/08/07 - 17:04
Bilboko Portuko greba bertan behera gelditu da
Oraindik ez da era ofizialean deskonbokatu, baina sindikatu guztiek batek izan ezik, greba ez dutela egingo esan dute.
2020/08/07 - 16:34
Zamaketarien greba deialdia bertan behera utzi dute Bilboko Portuan
Coordinadora, LAB eta Kaia sindikatuek greba deialdia bertan behera utzi dute. Datorren astelehenean negoziatzen jarraituko dute. Bestalde, UGT hartu beharreko jarrera aztertzen ari da.
2020/07/28 - 17:13
Bilboko portuan merkantzien trafikoa % 6,8 jaitsi da lehen seihilekoan
Batez ere gai solidoen garraioan izan da jaitsiera handiena. Hala ere, estatuko beste portuekin alderatuz, Bilbokoak izan du jaitsierarik txikiena.
2020/07/08 - 19:18
DBA Bilbao Port enpresak proiektu bat aurkeztu du portuko terminala handitzeko
Bilboko Portuan energia berriztagarriak eta hidrokarburoak biltegiratzeko ahalmena % 500 handituko luke, 315.000 m3-ra arte.
2020/05/20 - 21:27
Langile bat hil da Bilboko Portuan izan den istripuan
Antza denez, kamioi baten gurpila lehertuta gertatu da ezbeharra. 37 urte zituen eta Vulcanizados Retuerto enpresako behargina zen.
2020/05/16 - 22:04
Bilboko Portua da, larunbatetik, Espainiara sartzeko puntuetako bat
Estatuko zortzi portu aukeratu dituzte sarrera puntu gisa deseskalatze prozesuaren barruan, gutxienez, maiatzaren 24ra arte.
2020/04/01 - 13:41
Ia industria osoak gutxieneko jarduera manten dezakeela uste du Eusko Jaurlaritzak
Oraingoz, ez dute zehaztu noraino irits daitekeen gutxieneko jarduera hori, eta, horregatik, Jaurlaritzak uste du enpresa bakoitzak zehaztu behar duela "ezinbesteko gutxienekoa".
2020/03/18 - 22:16
Portsmoutheko ferryak 148 lagun eraman zituen Bilbora, zehaztu du Portuak
Gogorarazi duenez, gainera, "baimendutako linea erregularra" da, eta une honetan ez du "inolako debekurik, legeari dagokionez".
2020/02/21 - 17:55
Merkantzien joan-etorriak % 0,39 behera egin du Bilboko Portuan
Ricardo Barkala Portuko Agintaritzaren presidenteak gogorarazi duenez, Petronorrek “ez du azarora arte topera lan egin” eta bi geldialdi tekniko izan ditu.
2020/02/09 - 14:40
Saudi Arabiako arma-zamaontzia Bilbon porturatzearen aurka protesta egin dute
Amnistia Internazionalak, Greenpeacek, Oxfam Intermonek, Kem-Mocek eta Ongi Etorri Errefuxiatuakek elkarretaratzea egin dute Bilboko Arriaga plazan.