ZAMAKETARIEN GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Portuak % 67 merkantzia gutxiago mugitu du grebarengatik

Sindikatuen azken proposamenaren balorazioa egitea baztertu du Bilboestibak, egungo araudia urratzen duela iritzita. Gainera, arbitraje baten beharra azpimarratu du.
Bilboko Portua
Bilboko Portua. Artxiboko argazkia: EFE

Bilboestibak, Bilboko Portuko Estiba eta Desestiba Elkarteak, ohartarazi du "% 67 merkantzia orokor eta % 54 edukiontzi gutxiago" mugitu duela portuak, zamaketarien grebarengatik, ohar batean jakinarazi duenez. Zamaketarien grebak hilabete bete du dagoeneko.

Urriaren 9tik azaroaren 9ra bitartean, Bilboko Portuak 43 zamaontziren eskalak galdu ditu, aurreko 30 egunetan baino % 21 gutxiago.

Datu horiek, Bilboestibaren esanetan, eragin "oso negatiboa" izaten ari da jarduera ekonomikoan, "hainbat enpresak, elkartek eta erakundek dagoeneko azaldu duten bezala".

Bestalde, Bilboestibak baztertu egin du sindikatuen azken proposamenaren balorazioa egitea, "egungo araudia urratzen duelako". Hain zuzen ere, "lan osagarriak edo zerbitzu komertzialak egungo hitzarmenaren antzeko baldintzetan mantentzea" proposatu du.

Zamalanetako lau enpresen ustez planteamendu hori "negoziaezina" da, Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak (CNMC), Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak  "legez kanpokotzat" jo dutelako.

Sindikatuek azken egunetan negoziaziorako egindako deiaren aurrean, arbitrajea proposatu du patronalak. "Negoziatzeko benetako bokazioa erakusten duen aukera bakarra da", gaineratu du.

Negoziazioak ez duela "gatazkaren konponbidea ziurtatzen" esan ondoren, edozein negoziaziori ekiteko baldintzak "greba bertan behera uztea, lan-etekin normalak berreskuratzea eta kanpoko langileen lana ahalbidetzea" direla adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X