Bilboestibaren arabera, Bilboko Portuak "trafikoaren erdia" galdu du grebarengatik
Bilboestibak, Bilboko Portuko Estiba eta Desestiba Elkarteak, adierazi du portuko trafikoaren erdia galdu dutela zamaketarien grebarengatik, eta ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90a".
Bilboestibak agiri batean azaldu duenez, zamaketarien grebaren lehengo 15 egunetan, Bilboko Portuak 16 zamaontziren eskalak galdu ditu, "% 18 aurreko hamabostaldiaren aldean".
Horren ondorioz "% 46 merkantzia orokor eta % 48 edukiontzi gutxiago" mugitu dituzte, aurreko hamabostaldiarkin konparatuta.
Bilboestibak azaldu duenez, "gatazka sortzen ari den kaltearen erakusgarri da kamioien karga eta deskarga kopuruan izandako beherakada ere, batez beste % 80koa izan baita, eta egun batzuetan % 100ekoa".
Horren harira, ohartarazi du "ekonomian, enpleguan eta portuaren eragin eremuan ondorioak oso larriak" direla. Hala, "piketeen jokabidearen ondorioz"”, ezin izan omen dute egin "industriako hornidura operazioen % 90".
"Merkantzia horien 'bahiketak' arrisku larrian jartzen du enpresen jarduera", salatu du.