Bilboko Udala
2023/01/11 - 14:10
Bilboko Udalak Donejakue Bideko aterpetxe bat egingo du ur biltegi zahar bat dagoen tokian
Txurdinaga eta Begoña artean kokatuta egongo den aterpetxeak 60 pertsonentzako lekua izango du, eta 2024ko udaberrian ireki ditzake ateak. Guztira, 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Udalak, eta horietatik 2,6 milioi Next Generation Europako funtsetatik datoz.
2023/01/05 - 21:21
Errege Magoen kabalgata Bilbon
Desfilea 18:00etan hasi da Jesusen Bihotzean eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Bilboko udaletxera iritsi da.
2023/01/04 - 18:04
Zirkuaren munduan oinarritutako Errege Magoen kabalgata, Bilbon
Desfilea amaitu ondoren, 20:00ak aldera, haurrak Udaletxeko Arabiar Aretora sartu eta Maiestateak ezagutu ahal izango dituzte.
2023/01/03 - 08:27
Bi lagun artatu dituzte kea arnasteagatik eta dozenaka etxetik aterarazi Santutxun piztutako sute bat tarteko
Garrak 23:00ak aldera piztu dira Iturriaga kaleko 2. zenbakiko 11. solairuan. Badaezpada, eraikina guztiz hustu dute. Itzaltze lanak amaituta, euren bizilekuetara itzuli ahal izan dira auzokideak.
2022/12/30 - 22:17
Epaileak Rebeca Huaytaren hiltzailea espetxera bidali du
Basauriko kartzelara eraman dute. Bestalde, Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Gasteizen.
2022/12/30 - 17:04
Rebeca Huaytaren hiltzailea epailearen aurrera eraman dute
Hiltzaileak berak deitu zuen Bilboko Udaltzaingora asteazken goizean, aurreko gauean egindako krimena aitortzeko. Boliviako komunitateak Bilbon duen bozeramaile Ninfa Salazarrek baieztatu duenez, atxilotuak "aurrekariak" ditu genero-indarkeriagatik.
2022/12/29 - 21:51
Elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Bilbon, San Frantziskon izandako hilketa matxista gaitzesteko
Goizean, ehunka lagun bildu dira Bilboko udaletxe aurrean, San Frantzisko auzoko taberna batean gertatutako hilketa matxista gaitzesteko. Iluntzean, justizia eskatu dute berriro Rebecarentzat, San Frantzisko auzoan egin den elkarretaratzean.
2022/12/28 - 14:46
Bilboko hilketa matxista salatu du Emakundek eta herritarrei euren gaitzespena agertzeko dei egin die
Hilketa matxista kasuetarako protokoloa abian jarri duela jakinarazi du Emakumearen Euskal Institutak, eta bat egin du Bilboko Udalak bihar eguerdierako deitu duen protesta bilkurarekin.
2022/12/28 - 14:32
San Frantzisko auzoan izandako hilketa matxista gaitzetsi dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek
Halaber, Bilboko San Frantzisko auzoan gaur izan den hilketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du biharko Bilboko Udalak eta herritarrak parte-hartzera deitu ditu. 12:00etan egingo dute bilkura, udaletxearen atarian.
2022/12/20 - 20:35
Bi urteko etenaldiaren ondotik, Olentzero eta Mari Domingi ostiralean itzuliko dira Bilboko kaleetara
Ostiralean, 18:00etatik aurrera, ibilbidea egingo dute Carlton Hoteletik Arriaga plazaraino. Berritasun bezala aurten Moyua plazari bira emango diote. Gainera, 24an, bikoteak haurrak hartuko ditu Arriagan.
2022/12/15 - 17:32
Begoñako hilerria berritu egingo dute, paseorako espazio berde izan dadin
Udalak lehiaketa bidez aukeratuko du proiektua, eta epaimahaiak zenbait faktore izango ditu kontuan: hiri integrazioa, tokiko balio natural, kultural eta historikoak errespetatzea, erabilerak eta jarduerak egokitzea eta integratzea, eta gastua bezalako beste orokorrago batzuk.
2022/12/14 - 17:19
Loturak jaialdiak San Frantzisko auzoa gerturatuko die herritarrei
Bilboko San Frantzisko auzoaren aniztasunari ikusgarritasuna emango dio auzokideen ikuspegitik. Ekitaldiaren helburu nagusia herritarrak migratzaileen errealitatera hurbiltzea da.
2022/12/13 - 10:37
Miro, Picasso eta Kokoschka, Guggenheim Bilbao Museoaren 2023ko protagonisten artean
1.247.599 bisitari hartu ditu aurten Guggenheim Bilbao Museoak, aurreikusitakoa baino % 55 gehiago. Datorren urterako aurkeztu duen programazioari otsailean emango diote hasiera, Joan Miro kataluniarraren erakusketarekin: "Joan Miro. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945".
2022/12/11 - 15:31
Bilboko Udaleko 60 langilek zeinu-hizkuntza ikasteko tailerrak jasoko dituzte
Arreta puntuetan lan egiten duten funtzionarioek jasoko dute formakuntza, gorrak diren herritarrak behar bezala artatu ahal izateko.
2022/12/09 - 18:06
Horrelakoa izango da Bilboko Etxebarria Parkeko etorkizuneko aintzira eta basotxoa
Bilboko Udala datorren astelehenean hasiko da Etxebarria Parkea berritzeko obrekin. Obra horietan baso txiki bat eta aintzira bat egingo dira, baita egonaldi gune berriak ere, haurrentzako ur jolasak eta difusoreak izango dituztenak.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.
2022/12/01 - 12:42
Bilbok beste lau “ospetsu” eta enbaxadore bat ditu
Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez dira “ospetsu” berriak, eta enbaxadorea Bilbao Orkestra Sinfonikoa da.
2022/11/28 - 20:50
Horrela geldituko da Bilboko Lehendakari Agirre etorbidea obrak amaitu eta gero
Egoteko guneak dituen pasealeku bat, noranzko biko bidegorria eta landaretza protagonista izango da: hurrengo 15 hilabeteetan Lehendakari Agirre etorbidea obretan egongo da oinezko itxura izan dezan.
2022/11/26 - 17:32
Bilboko Santutxu auzoan zegoen Orue txaletean preso egondako emakumeak eta fusilatutakoak omendu dituzte
Gaur egungo Santutxu auzoan, frankismo garaian, emakumezkoen kartzela bat zegoen. Orue txaleta zuen izena. Ehunka emakume bertan izan zituzten preso, eta haietako 11 fusilatu egin zituzten. Gaur, lehen aldiz, Udalak eta memoriaren alde lan egiten duten erakundeek, omenaldia egin diete.
2022/11/20 - 21:16
Trafiko istripuen biktimak gogoratu dituzte Bilbon
'Stop violencia vial' Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkarteak omenaldia egin die errepideetan bizia galdu duten edo bizitza osorako desgaitasuna duten pertsonei. Aurten, 40 pertsona hil dira istripuz Euskadin.