EAJk irabaziko luke lurralde guztietan, EH Bilduk bigarren eutsiko lioke eta E. Podemosek behera egingo luke
Maiatzeko foru hauteskundeak gaur egingo balira, jeltzaleek irabaziko lukete lurralde historiko guztietan, EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk (gutxi bada ere) babesa galduko lukete eta PPk botoak mantendu edo apur bat igoko litzateke. Horixe Eusko Jaurlaritzako Soziometroak boto asmoari buruz egindako inkestak aurreikusitako argazkia.
Udal hauteskundeei dagokienez, galdeketak ez du 2019ko emaitzekin alderatuta aldaketa askorik iragarri, baina Gasteiz izango litzateke salbuespena, EH Bilduren igoera aurreikusi baitute. Hala, zinegotzi kopuruan EAJrekin berdinduko luke (7na lortuko lituzkete; gaur egun, jeltzaleek 7 ordezkari dituzte, eta koalizio subiranistak, 6). Inkesta horren arabera, Elkarrekin Podemosek zinegotzi bana galduko luke hiriburuetako hiru udaletan, EH Bilduren mesedetan.
Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtarrilaren 31tik eta otsailaren 6ra egin zuen galdeketa, telefono bidez, EAEko 3.000 biztanleri itaunduta.
Zehazki, Batzar Nagusietarako aurreikusitako emaitzen arabera, EAJ izango litzateke garaile Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, duela lau urte lortutako boto estimazioa hobetuta (galdeketak ez du eserleku kopuruaren estimazioa eman). EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke, emaitzak hobetuta, batez ere Gipuzkoan; bertan, jeltzaleekin duen lehian puntu erdi irabaziko luke (botoen % 32,7 lortuko luke EH Bilduk; EAJk, % 36,2).
PSE-EE egongo litzateke hirugarren postuan, galdeketak hiru lurraldeetan puntu bat inguruko jaitsiera aurreikusi badio ere. Elkarrekin Podemosek ere babesa galduko luke, aurreko bozekin alderatuta —boto estimazioan 3 puntu egingo luke atzera Araban eta Bizkaian, eta ia bi Gipuzkoan—, eta Bizkaian PPrekin ia berdinduta geratuko litzateke boto portzentajeari dagokionez (% 7,3 lehenak; % 7,2 bigarrenak). Popularrek Araban eta Gipuzkoan duten presentziari eutsiko liokete, eta gora egingo lukete Bizkaian (puntu erdi).
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udal hauteskundeei dagokienez, aldaketa nabarmenena azken horretan izango litzateke. Soziometroaren arabera, EAJk eta EH Bilduk zazpina zinegotzi lortuko lituzkete, Beatriz Artolazabalen hautagaitzari boto portzentaje handiagoa aurreikusi badiote ere, % 24,3koa (Rocio Viterok botoen % 21,6 eskuratuko lituzke). Maider Etxebarriaren hautagaitza sozialistak behera egingo luke ehunekotan (% 20,9), baina dituzten sei zinegotziei eutsiko lieke. PPk ere bost ordezkari izaten jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemosek bat galdu (3tik 2ra pasatuko litzateke).
Bilborako honako argazkia aurreikusi du inkestak: Juan Mari Aburtok gehiengo absolutua lortuko luke (15 zinegotzi), PPk galduko lukeena (3tik 2ra jaitsiko litzateke) eskuratuta. PSE-EEk egun dituen bost ordezkariei eutsiko lieke, eta kopuru bera lortuko luke EH Bilduk. Izan re, koalizio abertzaleak zinegotzi bat irabaziko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan.
Azkenik, Donostiako EAJk 2019ko emaitza errepikatuko luke (10 zinegotzi), eta EH Bilduk bat irabaziko luke (6tik 7ra), Elkarrekin Podemosen kontura (3tik 2ra jaitsiko litzateke). PSE-EEk eta PPk 5 eta 3 ordezkari izaten jarraituko lukete, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.