Bilboko Udala
2023/07/11 - 12:57
Deklaratu gabeko 1.000 tabako-paketetik gora atzeman dizkiote bidaiari bati Bilboko aireportuan
Guztira 1.120 tabako-pakete topatu zizkioten bi maletatan banatuta Atenastik zetorren bidaiari bati.
2023/06/30 - 11:20
Sortutako "eragozpenek" merezi izatea espero du Aburtok eta Tourraz gozatzera gonbidatu ditu herritarrak
Bilboko alkateak onartu du ostirala eta larunbata egun zailak izango direla mugikortasunaren ikuspuntutik, eta, ahal den neurrian, ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatu du.
2023/06/26 - 10:00
2023ko Frantziako Tourraren lehen etapak Bilbon egingo duen ibilbidea, goitik ikusita
Uztailaren 1ean jokatuko da lehen etapa, eta 182 kilometroko ibilbidea izango du. Bilbon hasi, eta Bilbon bertan amaituko da, Bizkaian barrena ibili ondoren.
2023/06/25 - 17:45
Jai eta familia giroan, Bizi Tour festaz gozatu dute txirrindulari txiki eta nagusiek Bilbon
Bizikleta martxa egin dute dozenaka lagunek Bilbon, gurea txirrindularitzari lotutako herria dela aldarrikatzeko, mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta, nola ez, Frantziako Tourrari ateak parez pare irekita daudela adierazteko. Izan ere, astebete baino gutxiago falta da irteera handirako.
2023/06/20 - 17:58
Bilbok BiziTour familiarteko bizikleta jaiaren azken etapa hartuko du igande honetan
Irteera 12:00etan izango da, Areatzako aterpeetati. Zehazki, bi ibilbide prestatu dituzte, bata laburra (4 kilometro) eta bestea luzea (12 kilometro).
2023/06/17 - 17:51
Gasteizko alkatetza estreinatu du Etxebarriak eta hirugarren agintaldiari ekin diote Goiak eta Aburtok
EAJk eta PSEk Euskadin adostutako itun globalak eragin zuzena izan du hiru udalen osaketan.
2023/06/16 - 20:23
EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute Bilbon, eta sozialistek Udaleko bost arlo zuzenduko dituzte
Konkretuki, sozialistek zuzenduko dituzte Mugikortasun eta Iraunkortasun Politiken Koordinazioa, Hiri Berroneratzea, Garapen Osasungarria, Etxebizitza eta Hezkuntza arloak, aurreko legealdian baino bat gehiago.
2023/06/09 - 21:40
Gau Zuriak Bilbo argiztatuko du berriro ekainaren 16an eta 17an
Bilboko Udalak 31 esku-hartze artistiko programatu ditu hiriko kale eta plazetan ekainaren 16 eta 17rako, 723 urte beteko dituen Gau Zuria jaialdia dela eta.
2023/06/09 - 19:25
Gau Zuriak Bilboren 723. urteurrena ospatuko du ekainaren 16 eta 17an 31 esku-hartze artistikorekin
Esku-hartze artistikoak Bizkaiko hiriburuko 26 gunetan banatuko dira: elizak, plazak, parkeak, museoak, eraikin esanguratsuak, zubiak edo eskulturak.
2023/06/05 - 09:03
Gaur aurkeztuko dute Tourraren irteerarako segurtasun eta mugikortasun operatiboa
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta hiru hiriburuetako eta Zornotzako udaletako arduradunek operatiboa aurkeztuko dute astelehen goizean Euskalduna Jauregian.
2023/06/05 - 09:00
Bilbao Kirolak erakundeko kirol instalazioez arduratzen diren lorezainek greba mugagabea hasiko dute gaur
Langileek, lan-baldintzak hobetzea eta hitzarmena berritzea eskatzen dute. LAB sindikatuak ohartarazi duenez, Bilboko Udalaren mende dauden udako igerilekuen irekiera-data atzeratu daiteke greba honen eraginez.
2023/05/29 - 01:41
EAJren garaipena Bilbon
EH Bilduk PSE-EEri aurrea hartu dio, eta bigarren indarra da Bizkaiko hiriburuko udalean. Laugarren postuan dago PP, eta bosgarrenean, Elkarrekin.
2023/05/25 - 16:41
Bilbo eta Bizkaia talentua erakartzeko gune handia bihurtu nahi du EAJk
Elixabete Etxanobe ahaldungaiak kualifikazio handiko profesionalak erakartzeko eta mantentzeko konpromisoa hartu du, batez ere enpresek behar duten alorretan, teknologian eta digitalean.
2023/05/24 - 18:05
Bilboko suhiltzaileak kalera atera dira zerbitzua hobetzea aldarrikatzeko
Bilboko suhiltzaileek manifestazioa egin dute, kolektiboaentzat "etorkizuneko proiekturik" ez dagoela salatzeko.
2023/05/19 - 19:10
EAJk irabaziko luke EAEko hiru hiriburuetan, baina EH Bildurekiko lehia estutu egingo litzateke Gasteizen
Alderdi jeltzalea alde handiaz gailenduko litzateke Bilbon eta Donostian. Gasteizen, ordea, bi alderdien arteko aldea puntu bakarrekoa izango litzateke. Iruñean, baliteke UPNk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea, eta PSNk izango luke Alkatetzaren giltza.
2023/05/19 - 09:28
Aburto (EAJ), gehiengo osotik gertu Bilbon
Alderdi jeltzaleak hazkundea izango luke bototan, baina gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geratuko litzateke berriz. Bestalde, EH Bilduk aurrea hartuko lioke PSE-EEri bigarren indar gisa.
2023/05/12 - 22:32
Bilbotarren arazoak konpontzeko 400 proposamen aurkeztu ditu PSEk
Sozialistek Bilborako dituzten proposamenak azaltzen izan dira gaur Nora Abete alkategaia eta Eneko andueza PSE-ren idazkari nagusia Errekalde auzoan.
2023/05/12 - 16:47
Bilborentzat berdegune gehiagoren beharra aldarrikatu du Elkarrekin koalizioak
Hirigintza eredu jasangarrietan oinarritzea dute urgentzia. Autobia estaliz, Bilbo inguruko auzoak errepideak bananduta egon ordez, parke bidez konektatuko lirateke, bizilagunentzako zarata eta kutsadura murriztuz.
2023/05/12 - 13:00
EAJ nagusi izango litzateke EAEko hiru lurralde eta hiriburuetan, baina gertuago izango luke EH Bildu
Soziometroaren arabera, EH Bilduk zinegotzi bana irabaziko luke Bilbon, Donostian eta Gasteizen, EPren kaltean. Izan ere, koalizio moreak nabarmen egingo luke behera Batzar Nagusietan zein udaletan. PSE-EEk ere atzera egingo luke, baina ordezkaritza galdu gabe. PPk 2019ko emaitzei eutsiko lieke.
2023/05/12 - 11:52
Bilboko San Inazio kiroldegiko estalkia erori da
Bilboko Udalak ikerketa abiatu du teilatuaren zati bat erortzeko arrazoiak argitzeko. Zati handi bat erori arren, ez da inor zauritu.