Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Kirolak erakundeko kirol instalazioez arduratzen diren lorezainek greba mugagabea hasiko dute gaur

Langileek, lan-baldintzak hobetzea eta hitzarmena berritzea eskatzen dute. LAB sindikatuak ohartarazi duenez, Bilboko Udalaren mende dauden udako igerilekuen irekiera-data atzeratu daiteke greba honen eraginez.
Bilboko Udalaren mende dagoen udako igerileku bat. Argazkia: @LABbilbo
Bilboko Udalaren mende dagoen udako igerileku bat. Argazkia: @LABbilbo

Bilbao Kirolak erakundearen kirol instalazioez arduratzen diren lorezainek, Enviser enpresako langileek osatuta, greba mugagabea hasiko dute gaur, ekainaren 5ean.

LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, urte eta erdi igaro da "lan-baldintzen hobekuntzak negoziatzeko proposamen bat egin zenetik, horrela udaleko gainerako lorezainekin alderatuta ekiparazioan aurrera egin ahal izateko".

Sindikatuak, hobekuntzak eskatu ditu "16 urte berritu gabe daramatzan hitzarmenean, enpresaren aldetik orain arte jasotako erantzun bakarra baldintza horiek nabarmen murriztea izan baita".

Ondorioz, langileak grebara joango dira, eta hori, LABek ohartarazi duenez, "arrisku larria dakar Bilboko Udalaren mende dauden udako igerilekuen irekiera-datako baldintzen egokitasunari dagokionez; izan ere, igerilekuak irekitzea bera ere arriskuan jartzen da".

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X